Sanrokeak 2016 – Abu/16/Mar

Abuztuak 16, martitzena

San Roke eguna

  • 8:00etan: ALBORADA, LOS ARLOTES taldeak osatutako ahots eta soinu-tresnen abesbatzak eskainita, karroza eta guzti. Gonbidatutako taldea: GALTZAGORRI
  • 9:00etatik aurrera: KALEJIRA Lankaietako Lagunak eta Ekin Joleak txistulari taldeen eskutik.
  • 11:00etan: DIANA herriko auzoetan zehar, Laudioko Gaiteroen eskutik. Horren ostean, kalejira herrigunean.
  • 11:00etan: MEZA NAGUSIA Lamuzako Done Petri parrokian San Roke zaindariaren omenez.
  • 11:00etan: HASIBERRIENTZAKO ENTZIERROA.
  • 11:00etan: TXIKIGUNEA txosnagunean (puzgarriak, jolasak…), Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 11:00etan: HAURRENTZAKO GASTRONOMIA LEHIAKETA Aldai plazan, Algaratsuak kuadrillak antolatuta.
  • 11:30ean: HAMAIKETAKOA txistu doinuz lagunduta Alberto Acero plazan, kuadrilla historiko zaharrek antolatuta.
  • 12:30ean: ENTZIERROA ETA BIGANTXAK (soilik 16 urtez gorakoentzat).
  • 13:00etan: ANIMAZIOA Laudioko Gaiteroen eskutik.
  • 13:30ean: KALEJIRA San Roque Musika Elkartearekin
  • 13:30ean: Txistuz lagundutako POTEOA tabernaz taberna, kuadrilla historiko zaharrek antolatuta.
  • 14:00etan: HERRI BAZKARIA Gaztetxean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 14:30ean: KUADRILLA HISTORIKO ZAHARREN BAZKARIA elizako arkupeetan, 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadako musikarekin, kuadrilla historiko zaharrek antolatuta.
  • 17:00etan: TXIKIGUNEA eta TAILERRAK txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta. Umeentzako PAILAZOAK “TOMASEN ABENTURA” txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 17:00etan: ERRALDOI eta BURUHANDIEN KALEJIRA erdigunean zehar, Erraldoiak eta Galtzagorri Kultur Taldeek antolatuta. Lankaietako Lagunak taldeko txistularien eta Laudioko Gaiteroak taldearen laguntzaz.
  • 17:00etan: UMEENTZAKO KARAOKEA Alberto Acero plazan, Ainubeak eta Itzelak kuadrillek antolatuta.
  • 18:00etan: KARAOKEA Alberto Acero plazan, Ainubeak eta Itzelak kuadrillek antolatuta.
  • 18:00etan: 2016ko AIZKOLARI TXAPELDUNEN LEHIAKETA, Lamuza plazan Arrizkuzubi Herri Kirolak taldeak antolatuta.
  • 19:00etan: ANIMAZIOA Laudioko Gaiteroen eskutik.
  • 19:00etan: EL GRAN DIMITRI konpainiak antzeztutako “CIRKUSZ RUPT” antzezlanaren emanaldia Herriko Plazan.
  • 20:00etan: IZARREN ARTEKO III. TXISTE LEHIAKETA 22:00ak arte Zubiko Kurajon, Zubiko Malekoiak antolatuta.
  • 20:00etan: KALEJIRA ZO ZONGOrekin San Roke aldapatik abiatuta, kuadrilla historiko zaharrekin batera, Zoroak kuadrillak antolatuta.
  • 21:00etan: AFARI MUSIKATUA txosnagunean PURO LUEGO taldearen eskutik, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 21:00etan: DANTZALDIA Alberto Acero plazan 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadetako musikarekin, kuadrilla historiko zaharrek antolatuta.
  • 21:30ean: MIKEL URDANGARINen kontzertua Herriko Plazan.
  • 22:00etan: Galtzagorri Kultur Taldeak antolatutako JAI TEMATIKOA eta Xirika kuadrillak antolatutako BARBAKOA Zubiko Kurajon.
  • 22:00etan: FETITXE taldearen KONTZERTUA txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 23:00etan: BARON ROJO taldearen kontzertua Zumalakarregi etorbidean.
  • 00:00etan: HIGHLIGHTS taldearen KONTZERTUA txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 1:30ean: COBRA taldearen KONTZERTUA txosnagunean, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
< | 14 | 15 | 16 | 17 | 20 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | >

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.