Sanrokeak 2019: Abuztuak 15 (eguena). Andra Mariren Jaia

Abuztuak 15 (eguena)

Andra Mariren Jaia – Txupinaren eguna

  • 08:30etik aurreraAire zabaleko XXIII. PINTURA LEHIAKETA. (Ikusi oinarriak Laudio Udalaren webgunean).
  • 10:00etan: Batzalarrin kalean, HERRI GOSARIA, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatuta.
  • 10:00etan: Zubiaur kalean, kuadrilla historiko/zaharren TOPAKETA, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatuta (kuadrilla historiko/zaharrak).
  • Jarraian: KALEJIRA herriguneko kaleetan zehar, AKELARRE fanfarrearen laguntzaz eta Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatuta.
  • 12:00etan: TXUPINLARIAREN AGURRA eta LEHENENGO SUZIRIA jaurtitzea udaletxetik, KUXINAK TRIPOTXAN taldearen eskutik, jaien hasiera iragartzeko.
  • Horren ostean: KALEJIRA Ekin Joleak, Lankaietako Lagunak, Laudioko Gaiteroak eta San Roke Musika Elkartea taldeen eskutik, jaitalde, kuadrilla, Sorginlarren, erraldoi eta buruhandien laguntzaz.
  • 13:00ean: Lamuza plazan, omenaldia Ruperto Urkijori. Jarraian, kantuak kale desberdinetan zehar, Arloteen eskutik.
  • 13:00ean: TXOSNEN IREKIERA, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 13:00ean: DISKO-DANTZA Alberto Acero plazan, Indrsika, Haitzulo, Biribil, Azoka eta Alboka tabernek antolatuta.
  • 13:00ean: Zubiko Kurajon, Americano eta Biarritz tabernen artean, OGITARTEKOAK eta TALOAK erosteko aukera eta musika emanaldia, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatuta (kuadrilla historiko/zaharrak).
  • 14:00etan: Zubiko Kurajo kalean, DJ-a, Kaputxi Katua berria, Keska, Zubiko eta Sorgin tabernek antolatuta.
  • 15:30ean: Zubiko Kurajon MUSIKA ZUZENEAN, HOTEL RUIDO TALDEAREN ESKUTIK, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatuta (kuadrilla historiko/zaharrak).
  • 14:00etan: ERROMERIA txosna-gunean TXIMELETA taldearen eskutik, 18:00ak arte, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.
  • Horren ostean: KALEJIRA Laudioko herrigunean zehar, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatuta (kuadrilla historiko/zaharrak).
  • 17:00etan: ESKI-TAULA txapelketa Zubiaur kalean, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatuta.
  • 17:00etan: TXORIPAN JANA Zubiaur kalean, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatuta.
  • 18:30ean: Aire zabaleko XXIII. PINTURA LEHIAKETAREN SARI-BANAKETA Herriko Plazan.
  • 19:00etan: Lamuza parkeko Pergola espazio eszenikoan, “Prozak” ANTZEZLANA, MALAS COMPAÑÍAS konpainiaren eskutik.
  • 19:00etan: ANIMAZIOA BETI JAI fanfarrearekin, 21:00ak arte.
  • 21:00etan: Herriko Plazan, ERTZAK taldearen KONTZERTUA.
  • 22:00etan: KONTZERTUA eta ERROMERIA txosna-gunean AKERBELTZ taldearen eskutik, Laudioko Txosna Batzordeak antolatuta.

Aisialdi esparruetan alkohola kontsumitzearen ondoriozko arriskuak prebenitzea

Prebentzio-karpa bat instalatuko da Aldai plazan, 11:30etik 14:30era, eta herriko zenbait gunetan egiten diren kontsultei erantzungo zaie. SASOIA erakundearen lau profesionalek alkoholemia analisiak egingo dizkiete hala eskatzen dutenei, eta kontsumo ezegokiaren arriskuen berri emango dute. Ekintzaren xedea da arriksuak prebenitu eta murriztea eta, horretarako, herritarren osasun publikoan izan ditzaketen ondorioei buruzko informazioa emango dute. Ekimen hori Areta, Ugarte eta Latiorroko jaietan bideratzen direenen jarraipena da.

Antolatzailea: Laudio Udalaren Osasun Zerbitzu Unitatea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.