Sartu euskararen dimentsioan. Laudio. 2017/18 ikasturterako aurrematrikulazioak

 

Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetan sartzeko 2017/18 ikasturterako aurrematrikulazio epea irekiko du.

Horregatik Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, kanpaina bat abiatu du, 2014. eta 2015. urteetan jaiotako Laudioko 252 umeei zuzendua. Izena: “Sartu euskararen dimentsioan!” Bere bitartez umeek hazi ahala neurtzeko gailu bat eta D hezkuntza-eredua (euskara hutsezko irakaskuntza) aukeratzearen aldeko arrazoiak batzen dituen eskuorri informatibo bat jasoko dituzte. Baina informazio hori behar bezala ikusteko, 3D betaurrekoak behar dira: horregatik daude banatuko den gutun-azalean, euskara dimentsio osoz ikusi ahal izateko.

D eredua da, aditu guztien esanetan, euskara / gaztelania elebitasun ofizialera iristeko hezkuntza-eredu egokiena.

Baina adituen iritzietatik at, badirudi errealitatea bera, bide horretatik doala, herritarrek D ereduaren alde egiten duten eskaera soziala geroz eta nabariagoa delako. Izatez, aurreko /14 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko gurasoen gehiengoak 10etik 8k) D ereduan matrikulatu zituen bere haurrak. Proportzio bertsuak ditugu gure herria

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.