Scrapbooking eta idazkera kreatiboa lantzeko ikastaroak

Otsaila eta apirila bitartean bi ikastaro-tailer berri eskainiko dira Kultur Etxean. Lehenengoa Scrapbooking izango da, argazki eta oroimen albumak pertsonalizatzeko kurtsoa. Tailerra asteazkenero 19:00etatik 21:00etara egingo da otsailaren 1etik apirilaren 25era. Bigarrena idazkera kreatiboaren ingurukoa izango da eta astelehenero 17:00etatik 19:00etara emango da otsailaren 3tik apirilaren 27ra. Bi ikastaroek 12 egun eta 24 ordu iraungo dute. Prezioa 34 eurokoa izango da 22 urte gorakoentzat; 15-21 urte bitartekoentzat, aldiz, 26 eurokoa.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.