“Sello tranquilidad”: Laudioko saltokien irekiera

2020ko maiatzaren 11a, astelehena. Euskadiko hainbat gizarte-eragilek tokiko negozio txikietan higiene- eta segurtasun-konpromisoa indartzeko bultzatutako ekimenak harrera ona izan du maiatzaren 6an sortzaileek sare sozialetan eta komunikabideetan ekimena bultzatu zutenetik.

Ehunka negozio jarri dira dagoeneko ekimenaren sustatzaileekin harremanetan, euren negozioak identifikatzeko, herritarrei lasaitasuna bermatuz.

Euskadiko negozio txikietako (dendak, ostalariak eta zerbitzuak) higiene- eta osasun-segurtasuneko estrategia normalizatua da, administrazio publikoek ezarritako protokoloei jarraituz, eta hasieratik harekin bat egin zuten Euskadiko merkatarien hainbat elkartek sustatua: Getxo Enpresa (Getxo), Apill (Lodio) eta Mugan (Irun).

Laudion, maiatzaren 11n berriz irekitzeko, dagoeneko 70 establezimendu baino gehiagok eman dute izena ekimen honetan. Herritar guztiei bermeak eta segurtasuna emateko helburua duen mugimendu bat bultzatzen dute, identifikatzaile baten bidez: “Sello tranquilidad”

Hauxe da proiektuaren erreferentziazko webgunea: www.covid19.eus

Informazio gehiago www.laudiocomercial.com webgunean eta facebook-eko profilean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.