SINGAIARA GAZTE ABESBATZA jaiotzear da

17 eta 25 urte bitartean bazara, hauxe da zeure lekua. Abestu, ikasi, bidaiatu, ezagutu…
Laudion sortuko den gazte abesbatza berrian. Zeure musika zeure adineko gazteekin
batean. Irailean hasiko ditugu entseguak. Apunta zaitez orain bertan
info.singaiara@gmail.com helbidean edo 689885073 telefonoan. Goza ezazu musikarako
zeure grinaz!!!

Bidea biribildu dugu. ArteOn fundazioak, Laudioko Santa Luzia abesbatzatik sustatua,
Abesbatza berri bat bultzatuko du Laudion: SINGAIARA GAZTE ABESBATZA.
2013ko urritik, geure bidea hasi genuenetik, ArteOn Eskolania sustraitu da haurrei korokantura
hurbiltzeko aukera ematen dien talde kulturala legez. Baina oraindik pausu bat
gehiago ematea falta zitzaigun, bidea biribiltzeko: adinagatik jada ArteOn Eskolanian
euren burua kantatzeko gai ikusten ez zuten gazteei koru-musikaz gozatzeko aukera
berri bat eman behar zitzaien, euren gurari eta zaletasunekin ados izango den eta bere
adineko jendearekin batera egoteko bilgunea. Era honetan garatu da gazte abesbatza
sortzeko proiektua, beharrezko den leku hori betetzeko helburuaz.
SINGAIARA Laudio eta inguruko gazteez osaturik egongo da, 17 eta 25 urte bitarteko
adina duten gazteez, baina entzungo ditugu proiektuan parte hartu nahi eta adin muga
hauetatik kanpo dauen gazteak. Abesbatzaren zuzendaria Bea Zurimendi izango da,
dagoeneko Amorebieta eta Igorreko haur eta gazte abesbatzak zuzentzen dituen
pentsona.
Entseguak irailean hasiko ditugu, beraz, orain ekin diegu beharrezko den prestakuntzei.
Nahi baduzu, apunta zaitez zeure lagunekin info.singaiara@gmail.com helbide
elektronikoan, edo 689 885 073 telefono zenbakian.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.