Solastiar elkarteak hamaika ekintzaz osatutako egitaraua eskainiko du bere 20. urtemuga dela eta

 

Herrian aktiboki lan gehien egiten duen elkarte batek, emakumeen promoziorako Solastiar elkarteak 20 urte bete ditu. 20 borroka urte, 20 urte makina bat kultur ekintza, tailer eta hitzaldi antolatzen gizarte aldarrikapenak plazaratzeko eta laudioarrek bere egin ditzaten. Herritarrek urrian eta azaroan burutuko diren hitzaldi desberdinekin bat egin dezaten hurrengo honetan Solastiarrek antolatutako eta zenbait kasutan Laudioko Udalak edo Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako jai egitaraua laburbiltzen dizuegu. Zorionak bihotz bihotzez, eta segi aurrera! Urriak 17 18:00etan LHUIan, “DOS MUJERES CUENTAN” antzezlana. Laguntzailea: Arabako foru Aldundia. Urriak 21, 22, 23, 24, 18:00etatik 20.30etara. ESKULAN ERAKUSKETA, Kultura Etxeko Larraño aretoan. Urriak 21 arratsaldeko 16:30etan Kultura Etxean

  • MAHAI INGURUA “NUESTRA ASOCIACIÓN, Historias y Logros conseguidos”. (moderatzailea: Isabel Aróstegui. Solastiarreko ordezkaria: Mari Gómez, lehen presidente andrea)
  • HITZALDIA: Emakumeak eta espazioak, gizarte parte hartzea eta herritarren jardunak. (Txosten emailea: Vanina Vázquez (psikologoa eta generoan aditua) Laguntzailea: Arabako foru Aldundia.

Urriak 25 12:00etan, MEZA SANTUA hildako bazkideen omenez Lamuzako Kepa Deuna parrokian. Urriak 25 13.30etan, institutu aurreko autobus geltokian topagunea, Amurrioko Arenalde jatetxera joateko. 14:00etan bazkaria. Hau bukatutakoan dantza egin eta Emakunde eta Laudioko Udaleko Kultura saileko memoria banatuko da. Urriak 29, asteazkena, arratsaldeko 16.30etan Kultura Etxean “DE LO QUE ESTA BIEN, A LO QUE A MÍ ME VA BIEN” hitzaldi eta solasaldia. Txosten emailea: Isabel Aróstegui. (psikologoa) Sarrera libre eta doakoa. Laguntzailea: Arabako foru Aldundia. Azaroak 9, arratsaldeko 19:00etan eta Kepa Deuna parrokian, Andere abesbatzaren eta San roke musika bandaren kontzertua, “Solastiar eta Avillo” emakumeen elkarteen 20. urtemuga dela eta.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.