Sorgin Zapatuak urtarrilaren 11n, 18an eta 25ean

Urtarrilak 11, larunbata

17:30-19:30. Eskulanetako saioa, KIKARAK egiteko. Azkenik, askaria egongo da bertaratutako guztientzat. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean (ortuzainarena). Kirikino taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Urtarrilak 18, larunbata

17:30-19:30. Eukene ipuin-kontalariaren emanaldia. Jarraian, askaria bertaratutako guztientzat eta, amaitzeko, matxarda batetik abiatuta, intsektu ikusgarria egiteko eskulanetako saioa. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean (ortuzainarena). Aiaraldea taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Urtarrilak 25, larunbata

17:30-19:30. Eskulanetako saioa, Ibarrolaren baso margotuaren moduko zerbait egiteko. Azkenik, askaria egongo da bertaratutako guztientzat. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoiko Etxean (ortuzainarena). Arima taldeak antolatutako saioa. Doakoa.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.