SORGIN ZAPATUAk. Otsailaren egitarau osoa

Otsailak 1, larunbata:

Sorgin Zapatuak. KOLOREZ ESTALI antzezlana, APIKA taldearekin. Jarraian, askaria bertaratutako guztientzat eta, amaitzeko, munstro izugarriak egiteko eskulanetako saioa. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean (ortuzainarena). Kirikino taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Otsailak 8, larunbata:

Sorgin Zapatuak. Eskulanetako saioa “Natura-gaiak, benetako langaiak”. Azkenik, askari paregabea izango da bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean (ortuzainarena). Aiaraldea taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Otsailak 15, larunbata:

Sorgin Zapatuak. PANPINAK AITORRENTZAT istorioa MAITE FRANKO ipuin-kontalariaren eskutik. Jarraian, askari paregabea bertaratutako guztientzat eta, amaitzeko, Aratusteetarako mozorroak eva-gomaz egiteko eskulanetako saio ederra. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean (ortuzainarena). Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Otsailak 16, igandea:

KANPORAMARTXO jaia. San Joan Astobitzako baselizan. 12:00 “Guzuraretx” Gernikako Arbolaren kumea neurtzea. Jarraian, Gernikako Arbola eta El roble y el ombú abestiak kantatu Guzuraretx zuhaitzari. Los Arlotes. 12:30 Txitxiburruntxi. Nork berea eramango du (jaki tradizionalak, txerri urdaia edo txorizoa dira). Bertan sua egongo da. Musikaz girotua egongo da Etxebarria trikitilariekin eta Los Arlotes taldearekin.

Otsailak 16, igandea:

Euskarazko zinema.Mr. Link, jatorri galdua” umeentzako filma. 17:30ean. Laudioalde eskolako zine-aretoan (sarbidea Izoria kaletik). 3 €

Otsailak 29, larunbata:

Sorgin Zapatuak. Eskulanetako saio aparta izango dugu Aratuste Jolasak egiteko. Azkenik, askari paregabea izango da bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean (ortuzainarena). Kirikino taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.