Sorgin Zapatuak: Zorroak egiteko tailerra eta antzerkia

“Sorgin Zapatuak” ekimenaren hurrengo jarduerak urriaren 31ean,azaroaren 7an eta 14an izango dira. Hala, 5 urtetik gorako haurrek larunbatero ikuskizun batez, eskulanez eta askariaz gozatu ahalko dute doan. Ekintza guztiak 17:30-19:30 bitartean garatuko dira.

Urriak 31, larunbata: “Euskal erromeria” umeentzako dantzaldia eta imanekin lauburuak egiteko tailerra. Tokia: Aretako Kultur Etxea (Errementeria baserria). Dinamizatzailea: Arima.

Azaroak 7, larunbata: Gauzak gordetzeko zorroak egiteko tailerra eta askaria. Tokia: Lamuza parkeko Ludoteka. Dinamizatzailea: Arima.

Azaroak 14, larunbata: “Azken eguzki-lorea” antzezlana, askaria eta zintzilikaria prestatzeko eskulan-tailerra. Tokia: Ugarteko La Milagrosa ikastetxea. Dinamizatzailea: Kirikiño.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.