Sorgin zapatuek eta irakurketa klubak aukera berriak eskainiko dizkigute euskaraz aritzeko

Azaroaren lehen hamabostaldian, batetik txikienek hainbeste disfrutatzen dituzten sorgin zapatuek eta bestetik irakurketa klubak euskaraz aritzeko eta disfurtatzeko aukera eskainiko digute. Ez zalantzarik izan eta aukeratu zuen hitzordua eta ekin euskaldun egiten gaituenari:

Azaroak 1, larunbata: Sorgin Zapatuak. APIKA taldeko ipuinkontalaria. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, esku-lanak, nork · bere arkatzak gordetzeko potoa prestatzeko. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. GARDEAko gizarte etxean. Kirikiño taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Azaroak 7, asteartea. Irakurketa kluba, guraso eta umeentzat, Galtzagorri elkarteko kide baten gidaritzapean. Hirutik, bigaren saioa. 18:00-19:30 ordutegian, 6-8 urteko umeentzat. Udal liburutegian garatuko da eta bertan gauzatuko dira izen-emateak. Doakoa. Ekimen hau, irakurzaletasuna lantzeko Bularretik mintzora programaren barruan dago. Euskara Arloak antolatua liburutegiaren eta herriko LHko ikastetxeen lankidetzaz.

Azaroak 8, larunbata: Sorgin Zapatuak. BUTINEZKO ESKULTURAK egiteko tailerra. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Kultura Etxeko (Lamuza parkea) ludotekan. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Azaroak 15, larunbata: Sorgin Zapatuak. Dantzaldia KIKI pailazoarekin. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, esku-lanak, nork bere pailazo-artikulatua eta pailazo kutxa egiteko. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. ARETAKOko kultura etxean (‘Errementeria’ baserria). Kirikiño taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.