STOP BULOS

2020ko martxoaren 18a, asteazkena. Laudioko Udalak argitu nahi du: EZ DIRA POZOI INDARTSUEKIN FUMIGATZEN ARI UDALERRIKO HAUR-PARKEAK, koronavirusaren ondorioz.

Azken orduetan sare sozialen eta WhatsAppen bidez zabaltzen ari diren mezuek errealitatearekin zerikusirik ez duen kanpaina faltsu bati erantzuten diote.

Horrela, Udalak gezurrezko fumigazioaren ondorioz animalia baten gaixotasun-egoerari buruzko informazioa gezurtatzen du. Ez dago horregatik gaixo dagoen txakurrik.

Horregatik, beste behin ere, Udalak herritarrei eskatu die iturri ofizialei soilik erreparatzeko, hala nola udalaren web orriari edo erakundeen sare sozialei.

Era berean, beti egin den bezala, edozein motatako kanpaina egingo bada, beti jakinaraziko zaie herritarrei bide ofizialen bidez.

Zalantzarik izanez gero, mesedez, erabil itzazu web orriaren eta sare sozialen komunikazio-aukerak, laudioar guztien eskura.

Eskerrik asko!

Laudioko Udala.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.