Tailerra: Nola grabatu eta editatu sareetarako eta webgunerako bideoak?

Laudioko Garapen Agentziak tailer honetan erakutsiko digu nola muntatu bideo bat modu errazean, norberaren edukitik abiatuta, YouTubeko negozio-kanal batean, sare sozialetan, webguneetan eta abarretan txertatzeko.

Merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten dutenentzako doako tailerra da. Urriaren 8an izango da, arratsaldeko 15:30tik 17:00etara, interneten bidez, ZOOM plataformaren bidez, hain zuzen ere.

 Izena emateko: enpresetarakolaguntza@laudio.eus helbidera email bat bidali honako hauek adieraziz:

  • Izen-abizenak
  • Telefono-zenbakia
  • Helbide elektronikoa
  • Zein negoziotakoa den
  • Bizilekua duen udalerria

Informazio guztia: 944034980 telefonoan eta  garapenagentzia@laudio.eus helbidean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.