
Laudioko Garapen Agentziak tailer honetan erakutsiko digu nola muntatu bideo bat modu errazean, norberaren edukitik abiatuta, YouTubeko negozio-kanal batean, sare sozialetan, webguneetan eta abarretan txertatzeko.
Merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten dutenentzako doako tailerra da. Urriaren 8an izango da, arratsaldeko 15:30tik 17:00etara, interneten bidez, ZOOM plataformaren bidez, hain zuzen ere.
Izena emateko: enpresetarakolaguntza@laudio.eus helbidera email bat bidali honako hauek adieraziz:
- Izen-abizenak
- Telefono-zenbakia
- Helbide elektronikoa
- Zein negoziotakoa den
- Bizilekua duen udalerria
Informazio guztia: 944034980 telefonoan eta garapenagentzia@laudio.eus helbidean.