Tailerra: Zure APP programatu gabe sortu Mobicunde erabiliz

Mobincube online plataforma bat da, eta zenbait jatorrizko aplikazio mugikor sortu eta banatzeko aukera eskaintzen du IOS, Android eta Windows Phone sistema eragileak dituzten mugikor eta tabletetarako. Erraz ikusteko moduko zenbait erreminta ditu eta, horien bidez, App bat diseinatu ahal izango duzu programatzen jakin gabe.
Plataforma erabiltzeko ez da software gehigarririk instalatu behar, Internetera konektatutako nabigatzailea baino ez dugu behar. Erreminta malgu bat da eta erraz erabiltzeko moduko programa bat du. Pertsonalizatzeko aukera handia duenez, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko App-a sortu ahal izango dugu.
Gainera, App-a diseinuaren hasierako urratsetik ebaluatu eta probatzeko beharrezkoak diren erremintak ere baditu programak, baita App-en denda nagusietan argitaratzeko eta banatzeko erremintak ere, erabiltzaileak aurkitu eta bere gailuetan instalatu dezan.
Mobincube doan da eta % 100 funtzionala da eta ordaintzeko bertsio guztiak kentzeko moduko publizitatea du. Ondo baino hobeto egokitzen da informatikako oinarrizko ezagupenak dituzten erabiltzaileei eta erabiltzaile aurreratuei.
Tailerrera gailu mugikorra ekartzean gomendatzen dugu.
HELBURUAK: Mobincube erabiltzeko behar duzuna ikastea, edozein proiektu, negozio, gida, hezkuntza-aplikazio, marka edo produktu aurkezpen, ideia, etab.erako App-a sor dezazun.
EGUNAK: 2017ko apirilaren 26a.
ORDUTEGIA: 09:00 – 13:00 (4 ORDU)
LEKUA: Laudio Udaleko Tokiko Garapen Agentzia. Arza eraikina.
PREZIOA: 30 euro

NORI ZUZENDUA: Ekintzaileentzat, merkataritza- eta marketin-arduradunentzat, kudeatzaileentzat, enpresentzat, profesionalentzat eta proiektuetan App bat behar duten erabiltzaile ororentzat.
INFORMAZIOA ETA INSKRIPZIOAK:
 Laudio Udaleko Tokiko Garapen Agentziaren bulegoan.
 Esteka honetan: http://www.spri.eus/euskadinnova/eu/enpresa-digitala-eu/agenda/zure-programatu-gabe-sortu-mobincube-erabiliz/12109.aspx
PROGRAMA:
 Bertsioak.
 Erregistroa.
 Aldez aurretiko maketa.
 Menuen jarioa.
 Editatzeko interfazea.
 Txantiloia vs. diseinua zerotik hasita.
 Pantailen bidez lan egitea.
 Leiho motak.
 Barra interaktiboak.
 Irudiak eta galeriak.
 Taulak eta testuak.
 Ekintzak.
 Audioa eta bideoa.
 Web-edukia.
 Google mapak.
 Agenda.
 App bidezko salmenta.
 Etiketak.
 Estekak.
 Simulazioa eta demoa.
 Aurreikustea Apple gailuetan.
 Aurreikustea Android-en.
 Erabiltzaileentzako PUSH jakinarazpenak.
 Argitaratzea.  Publizitatea kudeatzea.

Informazio gehaigorako / Para más información:

Laudio Udala Garapen Agentzia

Edif. ARZA Eraik.-Irukurutzeta-

01400 Laudio/Llodio (Araba / Álava)

Tel.: 944034980 / 984   Fax: 944034983

garapenagentzia@laudio.eus

www.laudiogarapenagentzia.net

www.laudio.eus

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.