Tertangara irteera Kirikinoren eskutik

Otsailaren 14an, 15ean eta 16an Kirikiño aisialdi taldeak asteburuko irteera egingo du Tertangaren etxera. 2006-2014 artean jaiotako haurrei zuzendutako asteburua da. Egonaldi honetan landu beharreko helburuen artean euskara, talde-lana, natura, elikadura, sormena eta autonomia daude, era guztietako jardueren bidez garatuko direnak.

Irteera kostuari dagokionez, bazkideek 55€ ordaindu beharko dituzte eta ez bazkideek 60€, barne egonik lo egiteko lekua eta dieta. Izena emateko azken eguna, otsailaren 9a izango da. Izena emateko izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 688726665 zenbakira deitu.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.