Tinduf karabana solidarioa

Urtero bezala, RASDekin elkarte solidarioek Tindufeko (Aljeria) Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuekiko Elkartasunerako XVI. Euskal Karabana hasi dute: “Piztu itxaropena”/”Alimenta una esperanza”.

Supermerkatu eta eskola ezberdinetan bilduko dituzte jada tradizionalak diren jakiak: lekaleak, azukrea, pasta, hegaluze latak, sardinak, arroza eta konpresak. Laudion urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean egiten da kanpaina. Eskoletan urtarrilaren 25era arte egingo dute bilketa.

Lagundu nahi dutenek telefono hauetara dei dezakete: 619 03 08 34 / 945 393 887.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.