Trafiko itxiera

Trafiko itxiera

Datorren ostiralean, uztailak 15, 15:00etatik 17:00etara trafikoa etengo da Zumalakarregi etorbidean bide seinaleztapen horizontala egiteko (bide markak pintatzeko), Baias eta Landaluze kaleen bidegurutzeen arteko zatian zein Ardantzazar kalearen bidegurutzean (Okondorako bidean), betiere, eguraldi txarra oztopo ez bada.

Denbora tarte horretan, autobus geltokiak Nerbioi kaleko ohikoak izango dira.

Trafiko-etena arautzeko, seinaleak ipiniko ditu lanez arduratuko den enpresak eta Udaltzaingoak zainduko du ingurua.

Barkamena eskatzen dizuegu eragozpenengatik eta ulermena eskatzen, denon onerako baita.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.