Udal liburutegiaren irekiera liburuen maileguetarako maiatzaren 11tik aurrera

Liburutegia zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, goizez, 9:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 16:30etik 20:30era 

Liburuen eta ikus-entzunezkoen “itzulketak eta maileguak” egiteko baino ez da izango zerbitzua

2020ko maiatzaren 8a, ostirala. Maiatzaren 11tik aurrera, eta abisu berria eman arte, liburuak eta ikus-entzunezko materiala itzuli eta mailegatu ahal izango dira liburutegian astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:30era. Ezin izango da liburutegi barruan egotea irakurtzeko edota ikasteko.

Liburutegirako sarrera mugatua izango da, gehienez 4 pertsonako edukiera izango du eta banan-banan sartuko dira. Era berean, eskuak garbitu behar direla gogorarazten da; hori dela eta, sarreran egongo diren gel hidroalkoholikoak erabiltzaileen eskura jarriko dira.

Liburuak ezin dira ukitu; libururen bat nahi izanez gero, langileei eskatu beharko zaie. Liburuak itzultzeko, mostradorearen ondoko mahaian utzi beharko dira. Eta betiere erabiltzaileen eta liburutegiko langileen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.