Udala 174.000 euro ordaintzen hasi da tokiko ekonomia bultzatzeko

Guztira 206 eskaera onartu dira, onuradunek laguntza ekonomiko horiek erabili ahal izan ditzaten COVID-19tik eratorritako ondorioak arintzeko

Uda baino lehen tokiko ekonomia bultzatzeko diru-laguntzak emateko programaren barruan onartutako eskaerak ordaintzeko agindua eman du Udalak. 250.000 euroko aurrekontu-partida da, beste administrazio publiko batzuek eskaintzen dituzten laguntza osagarrietarako, lokalaren alokairua, hornidurak, soldatak eta jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa jaso dezaketen bestelako negozio-gastu operatiboak diruz laguntzeko.

250.000 euro horietatik, 174.000 euro bideratuko dira azkenean, jasotako 247 eskaeretatik 206 onartu eta eman baitira. Hau da, 41 eskaera bakarrik ukatu dira deialdian ezarritako baldintzak ez betetzeagatik. Hala ere, pertsona horiek aukera izango dute aurkeztutako informazioa zuzentzeko edo datu berriak sartzeko laguntzak jaso ahal izateko. Andoni Orue Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak aurreratu duenez, “Egotzi ez den zenbatekoarekin (76.000 euro) laguntza-programa berriak diseinatuko dira, herriko merkatari, ostalari eta/edo enpresariei, oro har, laguntzeko eta bultzatzeko”.

Aholkularitza pertsonalizatua

Bestalde, duela aste batzuetatik, tokiko garapenerako Laudio hazi agentzian, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, doako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua jarri da martxan dendei, autonomoei, ETEei eta enpresei. Ekimen horren helburua osasun-krisiaren ondorioak arintzeko hainbat erakundek abian jarritako neurrien berri ematea da. Zerbitzu hori www.ayudasarabacovid19.eus webgunearen bidez eskura daiteke, informazio orokorra lortzeko eta aholkularitza pertsonalizatua eskatzeko, guztiz doakoa.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.