Udala Bidezarretako euste-horma konpontzen ari da

Laudioko Udala Bidezarretako euste-horma berreraikitzen eta sendotzen ari da, zehazki, Iza Ascensores S.L. enpresaren instalazioen parean. Hormigoizko horma, Nerbioi ibaia bideratzeko dagoen harri-lubetaren gailur gisa erabiltzen dena, lekuz aldatu zen, eta gainazala (espaloia) eta beheko geruzak partzialki hondoratu ziren. Arazoaren zergatia aztertzeko, uztailean egitura ikuskatu zuten, mugimendua kontrolatzeko lekukoak jarri ziren eta hormaren eta zoladuraren arteko elkargunea zigilatu zuten.

Lanen esleipenduna den Bermeosolo S.A. enpresak mikropiloteen multzoa instalatu du dagoeneko, eta, gaur egun, sistema hori lotuko duen habea eraikitzen ari da, harrizko hormaren zama murrizteko. Habea eraikitzeko lanak amaitu ondoren, bidegorria eta oinezkoen zoladura asfaltatuko dituzte, aipatutako espazioan zeuden bi farolak jarriko dituzte, eta argiztapena berrezarriko dute. Lanek 66.610,50 euroko aurrekontua izan dute (BEZa barne).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.