Udalak aldizkako zerga ordainketa eskatzeko epea zabalik dagoela gogorarazi nahi du

Iragan 2011n Udalak, herritarrek euren udal zerga desberdinen ordainketa errazte aldera aldizkako ordainketa sistema adostu zuen.

Zergadun bakoitzaren urteko eta aldizkako konpromisoak bildu eta ordainketa urteko lau hiruhilabetero egiteko aukera eskaintzen duen sistema da hau.

Plan boluntarioa da, hortaz hala nahi dutenek, euren tasa eta zergak orain arte bezala ordaintzen segitzeko aukera izango dute.

Urteko ordainketarekin alderatuta hiruhilabeteko ordainketak ez du inolako interesek edo zigorrik eragingo, hortaz, Udalarentzako diren diru sarrerak eta zergadunentzako kostuak egungo berberak izango dira.

Herritarrek euren baliabideak hobeto planifika eta urtean zehar sortzen diren gastuak hobeto bana dezatenerako formula bat dela uste du.

Urteko zergen ordainketa eta jakinarazpen kolektiboak, borondatezko epean eta zatikako ordainketa eskaintzen duen zerga plan pertsonalizatuan egitura daitezken tasa eta zergak honako hauek dira:

  • Hiri edo Nekazal eremuetako Ondasun higiezinen gaineko zerga
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga.
  • Zaborrak bildu eta kentzeagatiko tasa.
  • Udal kanposantuaren zerbitzua eskaintzeagatiko tasa.

2013ko eta hurrengo ekitaldietarako zerga plan pertsonalizatuan alta emateko epea aurreko urteko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean zabalik egongo da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.