Udalak, bere webgunean eta sare sozialetan, janaria eskaintzen duten ostalaritza-lokalen berri emango du

Tokiko Garapen Agentzia, Laudio HAZI, arduratuko da gero udal komunikabideen bidez zabalduko diren datuak kudeatzeaz

Laudioko Udalak, Ekonomiaren Garapen Arloaren eta Laudioko Hazi Tokiko Garapen Agentziaren bidez, gune bat jarriko du herritarren eta Laudioko ostalaritzaren eskura udaleko webgune eta sare sozialetan, beren zerbitzuak sustatu eta zabaltzeko, lokalean jasota edo etxera bidalita.

Andoni Orue Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, “Laudioko taberna edo jatetxea bazara eta atal honetan agertu nahi baduzu, bidali e-maila helbide honetara: comercio@laudio.eus“.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.