
Tokiko Garapen Agentzia, Laudio HAZI, arduratuko da gero udal komunikabideen bidez zabalduko diren datuak kudeatzeaz
Laudioko Udalak, Ekonomiaren Garapen Arloaren eta Laudioko Hazi Tokiko Garapen Agentziaren bidez, gune bat jarriko du herritarren eta Laudioko ostalaritzaren eskura udaleko webgune eta sare sozialetan, beren zerbitzuak sustatu eta zabaltzeko, lokalean jasota edo etxera bidalita.
Andoni Orue Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak adierazi duenez, “Laudioko taberna edo jatetxea bazara eta atal honetan agertu nahi baduzu, bidali e-maila helbide honetara: comercio@laudio.eus“.