Udalak eskerrak eman nahi dizkie Laudioko herritarrei EZ Jaietan izan duten jarrera eredugarriagatik

Aurten, udalerriko herritarrak izan dira salbuespenezko pregoilariak, keinu sinboliko gisa; izan ere, laudioar batentzat ez dago jaietako pregoilaria izatea baino harrotasun handiagorik

Laudioarrak herritar laudioarrei eta herritar guztiei errekonozimendu publiko eta mediatikoa egin nahi die, beren ahaleginagatik, sakrifizioagatik eta unean uneko egoera aldakorrera egokitzeko gaitasunagatik, betiere erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatzeagatik ezaugarritzen dena. Azken asteetan, gainera, herriko jaiak ospatu dira, eta toki-administrazioak egiaztatu ahal izan du herritarrek segurtasun- eta babes-neurriak betetzen jarraitu dutela beren eguneroko bizimoduan.

Era berean, jaietako koadrilek eta urtero sanrokeetan ekitaldiak egiten dituzten gainerako jai-, kultura- eta kirol-eragileek egindako lan garrantzitsua azpimarratu nahi da, “Jarrera eredugarria eta arduratsua izan dutelako, publikoki aitortu nahi dena”.

Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Laudioko herri osoari, eta, berriro ere, esker ona adierazi. Maite Cortazar Jaietako zinegotziak adierazi duenez, “Harro gaude gure bizilagunekin, hau baita bidea: ingurukoak zaintzen ditugu eta horrela bakarrik lortuko dugu pandemia honen hedapena gelditzea”. “Lortuko dugu eta berriz izango gara. Mila esker bihotz-bihotzez”, bukatu du.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.