Udalak Granjabide kalean egingo den ur mozketaren berri ematen du

Hornidura etetea datorren asteartean, ekainak 23, izango da, 08:00etatik 19:00etara, 17 eta 35 atarien artean

Hornidura-sarean zenbait mantentze-lan egiteko, Joseba Amondok zuzendutako Zerbitzu eta auzoen eremutik jakinarazi da edateko uraren hornidura eten egingo dela datorren asteartean, 2020ko ekainaren 23an, 08:00etatik 19:00etara. Erasandako atariak Granjabide kaleko 17. zenbakitik 35.era bitartekoak dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Edateko Uraren Udal Zerbitzuko abonatuen Kudeaketa Zerbitzuarekin 900 81 31 29 telefonoaren bidez.

Laudioko Udalak barkamena eskatu du esku-hartze horrek bizilagun batzuen eguneroko bizitzan sortuko dituen eragozpenengatik.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.