Udalak herriko azokak egiteko baimena eman du

Ostegun eta larunbatetan ospatu ahal izango dira Aldai Plazan segurtasun eta osasun neurri zorrotzak betez, hala nola postuen arteko 5 metroko distantzia, metro bateko tartea duten bezeroei arreta eskaintzea eta bertako ekoizleek maskarak erabiltzea

2020ko apirilaren 15a, asteazkena. Hainbat astez bertako azokak ospatu gabe egon ostean, Laudiok bere presentzia eta zerbitzua berreskuratuko ditu ostegunetik aurrera. Erabaki hori Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun sailaren bidez, azken erabakia udalen esku uzten duen irizpide berri hori onartu ondoren gertatzen da.

Horrela, Laudiok, beste behin ere, bere babesa berretsi die bertako ekoizleei, eta Aldai Plazan ohiko postuak jartzeko baimena eman du. Hala ere, segurtasun neurri zorrotzen artean egin beharko dute, haien osasuna eta herritarrena bermatzeko.

Joseba Amondo Zerbitzu eta auzoetako zinegotziak azaldu duenez, ‘Eusko Jaurlaritzak finkatzen dituen neurri eta gomendioez gain, Udalak baserritarrei eskatuko diegu postuen arteko bost metroko distantzia errespetatzeko, eta bezeroak banan-banan artatzeko, metro batez bereizita, haien osasun segurtasuna bermatzeko’. Gainera, “Udalak maskara batzuk emango dizkie ekoizle guztiei, osasuna eta higienea zaintzeko”, esan du zinegotziak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.