Udalak herritarrei alarma-egoeran laguntzeko “Perla Feministak” kanpaina abiarazi du

Ostegunero testu bat argitaratuko da bineta batekin batera, sinbolikoki edukia azalduko duena, udalaren webgunean, sare sozialetan eta laiaplazara.eus foru ekimenean

2020ko maiatzaren 14a, osteguna. Ostegun honetatik aurrera, Laudioko Udalak, Emakume eta Berdintasun Zerbitzuaren bidez, “Perla Feministak” izeneko sormen-kanpaina bat aurkeztuko du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko alarma-egoeran, COVID-19 pandemiaren hedapena geldiarazteko.

Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, “Udal Berdintasun eta Emakume Zerbitzutik indarkeria jasaten duten emakumeengandik gertu egoteko beharraz hausnartu nahi dugu”. Kanpaina hau Estatu Itunaren funtsei esker izango da posible, eta Maitena Monroy autodefentsa feministako adituaren eta Susanna Martín ilustratzailearen laguntza izango du.

Bineta sortzaileak

Horrela, ostegunero bineta bat argitaratuko da, testu batekin batera. Bertan, modu sortzailean eta didaktikoan, indarkeriaren biktima diren emakume askok bizi duten egoera larriagotzen duen ezohiko alarma-testuinguru honetan aurrera jarraitzeko hainbat jarraibide proposatuko dira.

Kanpaina egiteko erabilitako funtsetako batzuk indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen elkarte bati emango zaizkio. “Kanpainaren hedapenean eta irismenean laguntzeko asmoz, perla feministak Laudioko Udalaren webgunean bertan, sare sozial instituzionaletan eta Arabako Foru Aldundiak koadrila eta udaletako berdintasun-teknikarien sarearekin batera sortutako www.laiaplazara.eus plataforma berrian argitaratuko dira”, amaitu du Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.