Udalak Laudioko anbulatorioko ibilgailuentzako bide berria inauguratu du

Arabako Foru Aldundiak finantzatutako obra txikien programatik datozen 35.000 euroko aurrekontuarekin, anbulantziek espaloitik oinezkoen pasabidea oztopatu gabe aparkatzeko aukera izango dute

Gaur goizean, Ander Añibarro Laudioko alkateak, Jon Guajardo Barrualde-Galdakao ESIko gerentearekin batera, anbulatorioaren ondoan egin diren obrak aurkeztu ditu, aipatutako osasun-zentrora sartzeko pazienteen zamalanak ahalbidetuko dituen bide berri bat sortzeko. Orain arte, larrialdietako ibilgailuek espaloi gainean aparkatu behar zuten pazienteak jaso eta uzteko maniobra egiteko. Arabako Foru Aldundiaren obra txikien programako 35.000 eurori esker gauzatu ahal izan da.

Era berean, esku-hartze ugari egin dira PCR probak egingo diren eta COVID-19 kasuak izan ditzaketen pertsonei arreta emango zaien etxola aurrefabrikatuak instalatu ahal izateko. Eremua urbanizatu egin da, eta soropila erein da. Horrez gain, hainbat zuhaixka landatu dira, ingurua atseginagoa izan dadin. Azpiegitura berri horri esker, Zumalakarregi etorbidea biribilgunearekin lotu ahal izan da.

Aldi baterako etxolak

70 metro karratuko azalera hartzen duten behin-behineko egiturak instalatzeko lanak amaitzen ari dira, izan ere, datorren astelehenean, irailaren 28an, hasiko dira lanean.

Guajardok komunikabideen aurrean egindako agerraldian adierazi duenez, “Etxola horiek aukera emango dute PCR probak egiteko eta COVID-19 duten edo izan dezaketen pertsonei arreta emateko”. Hori horrela, “Ez da beharrezkoa izango osasun zentroko instalazioetara sartzea”, gaineratu du, eta horrek bermatuko du COVID-19 izan daitezkeenen eta ez dutenen arteko bereizketa.

Alkateak, bere aldetik, eskerrak eman nahi izan ditu udal langileen eta Osakidetzaren arteko koordinazio bikainagatik.

 

Anbulatorioa

Anbulatorioa

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.