
Topaketa asteazken honetan izango da, abuztuaren 12an, 16:00etan, Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan
Laudioko Udalak udalerriko ostalaritza-sektorea bilera ireki batean parte hartzera gonbidatu du, hurrengo asteetan ostalaritzako lokaletan eta terrazetan pilaketak saihesteko zenbait jarraibide elkarrekin definitu ahal izateko. Bilera asteazken honetan izango da, abuztuaren 12an, 16:00etan, Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan.
Beste behin ere, Laudioko Udalak ostalarien erantzukizuna eta zuhurtzia eskatu ditu, haien eta ahal duten eragile guztien laguntza paregabea bilatzeko, COVID-19ren hedapena prebenitu eta geldiarazteko.
Jende pilaketa sahiezteko helburua lortzeko, Bilboko Konpartzek eta Udalak iragarritako filosofiaz jokatu behar da