Udalak ofizioz itzuliko du ordaindutako kirol abonuen erdia martxoaren 12a baino lehen

Ordainketak helbideratuta dituzten pertsonek automatikoki jasoko dute itzulketa, gainerakoek urriaren 1etik 31ra bitartean joan beharko dute Hazen, eta eskatu. Era berean, Alarma-egoera hasi aurretik ordaindutako ikastaroen matrikulen zenbateko osoa itzuliko da.

COVID-19ren pandemiak eragindako ezohiko egoera dela eta, Laudioko Udalak martxoaren 12a baino lehen erregistratutako edo ordaindutako abonu-kuota guztien % 50 itzultzea erabaki du, salbuespenik gabe.

Joseba Amondo Kirol zinegotziak jakitera eman duenez, “Alarma Estatu izendatu aurretik ordaindu ziren ikastaroetako matrikula guztien zenbateko osoa ere itzuliko da”.

Prozesu automatikoa

Kirol-abonamenduen eta ikastaroetako matrikulen zenbatekoak automatikoki itzuliko dira, udalak ordainketa helbideratuta duten pertsonei banku-transferentzia eginez. “Hala ere, ordainketa modalitate horrekin egiten ez duten herritarrek urriaren 1etik 31ra bitartean jo ahal izango dute Herritarrentzako Arreta Zerbitzura”, amaitu du Kirol zinegotziak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.