Udalak ostalaritza eta merkataritzaren sektoreari, hiri-ekonomiaren etorkizuneko estrategia-ardatzak elkarrekin taxutzeko, deialdia egin dio

Ostegunean, hilaren 18an, 9:00etan, ostalariekin egingo da bilera; merkatarien txanda, berriz, uztailaren 23an iritsiko da, 13:45etik 15:00etara, eta bertan aurkeztuko dira, halaber, Udalak bi sektoreen beharrak ezagutzeko abian jarri zuen inkestaren emaitzak

2020ko ekainaren 15a, astelehena. Laudioko Udalak ekimen ugari jarri ditu abian azken asteotan, etorkizuneko hiri-ekonomia sendoa bultzatzeko asmoz. Ander Añibarro herriko alkateak jakitera eman duenez, COVID-19ren osasun krisiak herriko negozioetan izan duen eragina kontuan hartuta, “Etorkizunari begiratzeko eta tokiko administrazioaren eta ostalaritza eta merkataritza sektorearen artean lan egiteko espazio berriak sortzeko unea dela uste dugu. Hori guztia sektoreak dituen erronkei aurre egin ahal izateko estrategia eta erantzun partekatuak diseinatzeko helburuarekin”.

Hori dela eta, Udalak bi bilera ireki antolatu ditu Laudioko ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreekin. Bilera horietan, besteak beste, Laudioko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen beharrak ezagutzeko udalak abian jarri zuen inkestaren emaitzak aurkeztuko dira.

Gainera, ostalaritzaren sektorearekin batera, espazio publikoaren ordenantzari buruz hitz egingo dute, terrazen araudi berria barne. Puntu honetan, “Aurrerapauso egoera partekatuko dugu eta zuen iritzia eta beharrak jasoko ditugu”, adierazi du Añibarrok.

Hiri-ekonomiaren estrategiari dagokionez, ostalariek eta merkatariek sektorearen beharrei eta etorkizunerako funtsezko lan-ildoei buruzko iritzia eman ahal izango dute.

Bileren ordutegia eta bertaratzearen berrespena

Ostalariekin bilera Lamuzako Parkeko kasinoan egingo da datorren ostegunean, ekainak 18, 09:00etatik 10:30era; merkatariekin, berriz, datorren asteartean, ekainak 23, izango da, 13:45etik 15:00etara.

Edukiera mugatua denez, ezinbestekoa izango da bertaratzea baieztatzea. Horretarako, mezu bat bidali beharko da a.larrinaga@laudio.eus helbidera.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.