
Ur-hornidura eten egin beharko da ostegun honetan, irailak 24, 11:00etatik 13: 00etara, Zumalakarregi kaleko 36 eta 38 atarietan; udaletxeko eraikinean eta Lamuza kalean, 3, 5 eta 7 zenbakietan
Laudioko Udalak ur-mozketa baten berri eman du, hornidura-sarean mantentze-lanak egiteko. Horretarako, ur zerbitzua eten beharko dute datorren ostegunean, irailak 24, 11:00etatik 13:00etara.
Zumalakarregi kaleko 36-38 atariak, udaletxeko eraikina bera eta Lamuza kalea kaltetuko dira 3, 5 eta 7 zenbakietan.
Udalak barkamena eskatu du esku-hartze horrek bizilagunei sor diezazkiekeen eragozpenengatik.