
San Pedro Lamuzako parrokiak antolatuko ditu, urtero legez, Urrezko eta Zilarrezko Ezteiak, duela 50 edo 25 urte ezkondu zirenentzat. Eukaristia izango da abenduaren 16an 20:00etan. Behin bukatuta, askaria egongo da nahi duenarentzat. Hitzorduan parte hartzeko parrokiara jo beharko da edo 94 672 48 36 eta 664 794 542 telefonoetara deitu.