Urriaren 27an egingo da La Milagrosa ikastetxeak antolatutako mendi martxa solidario honen lehen edizioa.

Urriaren 27an egingo da Laudioko La Milagrosa ikastetxeak antolatutako mendi martxa
solidario honen lehen edizioa. Aurten, bertako “Nomeolvides” elkartearen laguntza izango du.
Irteera honen helburu nagusia Laudioko elkartearentzat dirua biltzea da, hainbat urte
baitaramatza herriko familia bakoitzaren beharretara egokitutako janari poltsak biltzen,
sailkatzen, prestatzen eta ondoren banatzen.
Ibilaldia ikastetxeko patio nagusitik aterako da 10:30ean eta haurtxoen gurdietarako
egokia ez den bost kilometro inguruko ibilbideak Santa Maria del Yermo santutegira (Santa
Luzia) eramango ditu parte-hartzaileak.
Interesa duten pertsonek tiketa solidarioa ikastetxeko idazkaritzan eskuratu ahal
izango dute ekitaldiaren aurreko astean edo ibilaldiaren egunean bertan, urriaren 27an,
09:30etik 10:30era bitartean, irteera lekuan (ikastetxeko patio nagusian).
Tiket solidarioek bost euroko kostua izango dute 18 urtetik gorakoentzat eta bi
eurokoa adin txikiko parte-hartzaileentzat, eta motxila bat hornituko dute, eta txokolate beroa
eta txistorra-pintxoa izango dituzte doan Santa Luziara iritsi ondoren. Plastikoaren erabilera
minimizatzeko asmoarekin, parte-hartzaile bakoitzak txokolaterako bere edalontzia eramatea
eskertuko da. Era berean, jokoak (herri kirolak) antolatuko dituzte animatuenentzat.
Santa Luziako jarduerak, une oro musikaz girotuta egongo direnak, 14:00etan emango
dira bukatutzat.
Guraso-elkartea, La Milagrosa Ikastetxeko irakasleekin batera, modu aktiboan ari da
elkarlanean ibilaldi solidario hau antolatzen. Ekimenak Gasca, Kukuma, Rakatapla, Izalde-ikusentzunezkoak
eta Laudioko Udalaren laguntza ere badu.
Irteera honek, naturarekin kontaktuan dagoen egun osasuntsu bat familian edo
koadrilan gozatzea ere bilatzen du, eta zentroak hainbat elkartasun-kanpainen bidez egiten
duen gizarte-lanaren barruan kokatzen da, aurten “gehiago jakin , hobeto zerbitzatu” leloari
erantzuten baitiote.

El próximo 27 de octubre se celebrará la primera edición de esta marcha montañera y
solidaria organizada por el colegio La Milagrosa de Laudio y que este año contará con la
colaboración de la ONG local “Nomeolvides”.
El objetivo principal de esta salida es recaudar dinero para esta asociación de Laudio
que lleva ya varios años trabajando en la recogida, clasificación, preparación y posterior
reparto de bolsas de comida adaptadas a las necesidades de cada familia del pueblo.
La marcha saldrá del patio principal del centro escolar a las 10:30 y su recorrido de
unos cinco kilómetros, no apto para carros de bebé, llevará a sus participantes hasta el
santuario de Santa María del Yermo (Santa Lucía).
Las personas interesadas podrán adquirir el ticket solidario en la secretaría del colegio
la semana anterior al evento o el mismo día de la marcha, 27 de octubre, entre las 09: 30 y
10:30 en el lugar de salida (patio principal del centro).
Los tickets solidarios que tendrán un coste-aportación de cinco euros para los mayores
de 18 años y dos euros para los participantes menores de edad, irán acompañados de una
mochila con avituallamiento y servirán para disfrutar de manera gratuita de un chocolate
caliente y un pincho de txistorra tras la llegada a Santa Lucía. Con la intención de minimizar el
uso del plástico, se agradecerá que cada participante lleve su vaso para el chocolate. Así
mismo, se organizarán juegos (herri kirolak) para los más animados.
Las actividades en Santa Lucía, que en todo momento estarán amenizadas con música,
se darán por finalizadas a las 14:00 horas.
El AMPA junto con el profesorado de La Milagrosa Ikastetxea está colaborando de
manera activa en la organización de esta marcha solidaria. La iniciativa cuenta también con la
colaboración de Gasca, Kukuma, Rakatapla, Izalde-audiovisuales y el ayuntamiento de Llodio.
Esta salida, que busca también el disfrute en familia o cuadrilla de un día saludable en
contacto con la naturaleza, se enmarca dentro de la labor social que el centro realiza a través
de diferentes campañas solidarias y que responden al lema “saber más para servir mejor”.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.