Urtarrilean berriz, auzo batzarrak. Haurtzaindegi zerbitzua

Aurten, hilabetearen bigarren hamabostaldian egingo dira Auzo Asanbladak, Zuin honetan azaltzen den bezala, berezitasun batekin.

Izan ere, ez dira orain arte bezala bizilagunek ez dizkiete udal ordezkariei ekarpenak soilik egingo bizi, zerbitzu, kultura, azpiegitura eta abarrei dagokienean, hau da, gure auzo zein Laudiori buruz.

Oraingoan, herritarren ekarpenekin Aurrekontu Parte-hartzaileak landuko dira.

Haatik, zure ahotsa oso garrantzitsua da. Beraz, asanbladetara bertaratuz edo Zuin honetan atxikitutako zure auzoko inkesta hau bete eta entregatuz parte har dezakezu. Edo, bestela, www.laudio.eus udal webgunearen bidez ere egin dezakezu.

Laudio axola bazaizu, parte hartu! Denon artean herri hobe bat eraikitzen dugu!

Batzarrak honako hauek izango dira:

  • Urtarrilak 18, astelehena. Aretako Kultur Etxean, 19:00etan. Aretako auzo asanblada.
  • Urtarrilak 19, asteartea. Plazako balio anitzeko aretoan, 19:00etan. Arrañoko auzo asanblada.
  • Urtarrilak 20, asteazkena. Gizarte Etxean,19:00etan. Gardeako auzo asanblada.
  • Urtarrilak 21, osteguna. Plazako balio anitzeko aretoan, 19:00etan. Nekazal eremuko auzo asanblada.
  • Urtarrilak 25 astelehena.
  • Ugarteko elizan, 19:00etan. Ugarteko auzo asanblada.
  • Urtarrilak 26, asteartea. Latiorro ikastetxean, 19:00etan. Latiorroko auzo asanblada.
  • Urtarrilak 27, asteazkena. Toki On jatetxean, 19:00etan. Larrazabalgo auzo asanblada.
  • Urtarrilak 28, osteguna. Kultura Etxeko Arraño gelan, 19:00etan. Herriguneko auzo asanblada.

Urtarrilean Udalak antolatutako auzo batzarretaran haurtzaindegi zerbitzua behar duenak 944 034 850 telefonoan izena eman dezake. Erreserba hori egiteko epea bilera baino 3 egun lehenago egin beharko da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.