Uztailean eta abuztuan Lamuzako liburutegiak goizez bakarrik ireki ditu ateak

Uztailean eta abuztuan Lamuzako liburutegiak goizez bakarrik irekiko ditu ateak Lamuzako udal liburutegiko arduradunek, zentroko ordutegia uztailean eta abuztuan, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean izango dela gogorarazi nahi die erabiltzaile guztiei. Ateak astegunetan bakarrik izango dira zabalik. Gogora ezazu ere, Laudioko udal liburutegiak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, alemanez eta frantsesez osatutako 50 obra bilduma duen liburu elektronikoen irakurle bat eskaini nahi diela erabiltzaileei. Maileguan hilabete batez izan daitekeen gailu berri hau probatu nahi izanez gero, hurbil zaitez liburutegira eta ikas ezazu zelan funtzionatzen duen.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.