Laudioko Erakusleihoen XX lehiaketa Herri bozketa

Originaltasuna izango da aurten, Apillek antolatzen duen erakusleihoen lehiaketako hogeigarren edizioan parte hartuko duten erakusleiho guztiek amankomunean izango duten elementua. Beste urte batez, herri bozketa nahi eta nahi ezkoa izango da parte hartzen duten establezimenduetako onena aukeratzeko orduan. Hori dela ta antolatzaileek parte hartzeko deia egin nahi dute berriz ere.

Herri bozketa, Apillek abenduaren hasieran banatuko duen aldizkarian edo hurrengo Zuin alean eskura daiteke. Behar bezala bete ondoren, Apillek Zumalakarregiko 33. zenbakiko lehen solairuko eskuinaldeko buzoian utz daiteke abenduaren 9tik 17ra bitartean. Biltzen diren botoen artean 50 euroz kargatutako hamar Arabako Merkataritza txartel zozketatuko dira, Nafarroako Baserritarren Kutxak emanda.

Parte hartzaileak: ÁLAVA biltegiak; ZANTZU oinetakoak; EZ&BAI; LAMBARRI bitxi denda; KASKIBEL; KUKUMA; CAN –CAN modak; MODIMEL; MONAI; LUYANDO optikak; IRUSTA lurrin denda; LOLI lurrin denda; LOREA lurrin denda; ANA MARI arrandegia; JUAN tapiz denda; TRECE 13; TRENPEA; TXIMELETA; TXIKITAS ume eta barruko arropak ; VENDETTA OUTLET

Eta gogoan izan zu zara herri epaimahaia. Anima zaite zeta hautatu erakusleiho onena!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.