Zabalik 2022rako larreak eskatzeko epea

Laudio Udalak interesa duten aberedunei jakinarazten die zabalik dagoela 2022 urtean larreetan abereak sartzeko eskaerak aurkezteko epea. Inskripzioak urriaren 31ra arte egingo dira, Laudioko Udaletxeko Hiri eta landa garapena, Zerbitzuak eta auzoak arloan, Herriko Plazako 3. solairuan, astelehen eta asteazkenetan, 9:00-14:00 ordutegi barruan.

Aurkeztu behar den dokumentazioa hauxe da: aldez aurretik lehenago eman ez bada, ustiapen txartelaren kopia, ustiapen horri lotutako eta erantsitako lursail eta instalazioen aitorpen inprimakia eta eskaera
herri larreetara abereak sartzeko. Eskaera egiteko inprimakiak eskura daude Herritarren Arretarako Zerbitzuan edota udalaren webgunean.

Behor ganaduaren kasuan, nahitaezkoa da zaldi eta Behorrak Identifikatzeko Dokumentazioaren (BID) kopia. Eskaerak aurkezteko epe barruan dokumentazio guztia aurkeztu ez duten eskabideak ez dira onartuko. Abeltzainak ahuntz, ardi eta behor ganadua markatzeko krotalak ez baditu, eskatu egin
beharko ditu. Ganadua edo abelburu oro markatuta egon behar da herri larrera sartu aurretik.

Gogorarazten dizuegu Larreetako Batzordeak erabaki duen neguko atsedenaldia ondoko hauxe dela:

  • Goienuriko Arraño larrea, urtarrilaren 1etik apirilaren 15era*
  • Larreako Arraño larrea, urtarrilaren 1etik apirilaren 1era*
  • Elorritxugana larrea, otsailaren 15etik apirilaren 15era*
  • Mostatxa-Pagolar larrea, urtarrilaren 15etik martxoaren 15era*
  • Kamaraka-Goikogana-Alpitxu larrea, urtarrilaren 15etik martxoaren 15era*

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.