ZILARREZKO HARIA: pertsona nagusien artean hitz egiteko dohako telefonoa

Egungo egoeraren aurrean, eta etxeetan isolatzeak dakartzan zailtasunen ondorioz eta zerbitzu asko itxi ondoren, Nagusilan-ek boluntario-lana indartzen du, bakardadean dauden eta hitz egin nahi eta entzunak izan nahi duten adinekoei emozionalki laguntzeko. Horretarako, 900 713 771 doako telefonoa jarri da eskuragarri, bertan izena eta telefonoa utzi ahal izango dira eta, ahalik eta lasterren, boluntarioek deituko diete. 688 741 451 telefonora ere dei daiteke, 10:30etik 14:30era bitarteko ordutegian, edo WhatsAppeko mezu bat bidali eskatzailearen izenarekin.

Era berean, hilodeplata@nagusilan.org helbide elektroniko bat ere daukate, edozein arloko profesionalei zuzenduta dagoena,  hitz egiteko beharra duten adineko pertsonak ezagutzen badituzte taldeko boluntarioekin harremanetan jartzeko.

Gogorarazten da zerbitzu hau, dagoeneko martxan dagoena, guztiz doakoa dela, eta Nagusilan-en boluntario talde batek osatzen duela, bakardadean dauden pertsonei entzuteko eta laguntzeko prestakuntza jaso dutenak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.