Zineforum-a ikuspegi sexologikotik: 50 sombras de Grey

Maiatzak 29 / 18:00 / LHUIan / 2€ / +18

Zineforum-era etortzen direnen artean literatura erotiko liburu-sorta bat zozkatuko da.

Ekintzaren eduki orokorrak:

Laudioko Udaleko Berdintasun sailari esker, proiekzioaren ostean, pelikularen inguruan eztabaidatzeko espazio bat ahalbidetuko da eta, horretarako, sexologiako profesionalen parte hartzea izango dugu. Hauek, debatea dinamizatuko dute eta BDSM-ari buruz, maitasun erromantikoari buruz, desirak, fantasiak, etab. luze bati buruz, beraien ezagupenak partekatuko dituzte. 50 sombras de Grey pelikula ikusteko eta disfrutatzeko aukera izango dugu eta ondoren, pelikulak eragiten dituen sentsazio, emozio eta pentsamenduei buruz hitz egingo dugu aurreiritzirik gabeko espazio seguru batean.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.