Zuhaitz Eguna hemen da!

Martxoaren 12an “Zuhaitz bat landatu, bizitza erein” lemapean, Zuhaitz Eguna ospatuko da Laudion. Egun honek baso autoktonoen azalera handitzea eta jendeak basoek duten garrantziaz ohartaraztea du helburu.

Gizakiak mendeetan zehar ustiatu ditu basoak egurra, elikagaiak edo bestelako lehengaiak atera nahian, eta horren ondorioz, gaur egun egoera larrian aurkitzen dira. Basoak ezinbestekoak dira guztiz beharrezkoa zaigun oxigenoa ekoizteko, baita sortzen dugun karbono dioxidoa xurgatzeko ere.

Aurten Sagasti auzoan izango da landaketa. Orain dela gutxi, Udalak bertako mendi-magaletako bat soildu zuen kontrolik gabe hazten ari ziren mimosak kentzeko. Bertako espezieak landatuz ekintza hau osatu nahi dute. Hala, beste espezie inbaditzaile batzuek berriro ere zonalde hori kolonizatzea ekidin nahi dute. Ibilaldia Herriko Plazatik hasiko da 10:00etan. Bertatik Sagastira joko dute parte hartzaileek eta landaketan zentratuko dira goizean zehar. Amaieran, urtero bezala, partaideentzako hamaiketakoa egongo da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.