2021-22ko enplegu-planak 38 lanpostu sortuko ditu Aiarako Kuadrillan eta Urduñan

2021ean eskualdeko enplegu-planak gauzatuko dira berriz ere. Aiarako Kuadrillan eta Urduñako udalerrian 38 pertsona kontratatuko dira sei hilabetez, 35 lanaldi osoan eta 3 lanaldiaren % 60an. Lanbidek ekainaren 16ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira plan horiek. Udalerri bakoitzean hainbat profil kontratatuko dira, iragarkiak Lanbiden argitaratu dira dagoeneko. Interesdunek azaroaren 30era arte eman ahal izango dute izena, Lanbideren web gunearen bitartez. Kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo dira.

Aurten berriro deituko dira enpresak kontratatzeko laguntzak, eta aurreikusitako zenbatekoa 151.500,00 €-koa da. Planak 665.000,00 eurotan baino gehiagotan zenbatesten dira, eta Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) % 69an finantzatuko ditu gutxi gorabehera.

LANPOSTUAK LAUDION

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.