Aiarako Kuadrillak Lamuza plazako minipunto-ekogunea berritu du

Aiarako Kuadrillak Lamuza plazako minipunto-ekogunea berritu du, eta gogorarazi du mini birziklatze-gune horiek Aiarako Kuadrillako 5 udalerrietan daudela, eta hondakinak botatzeko balio dutela, hala nola pilak, cd-ak, bateriak, tonerrak eta tinta-kartutxoak, bonbillak, tapoiak eta ekipo elektriko eta elektroniko txikiak.

Zehazki, honako hondakin hauek bota ditzakegu leku hauetan:

– CD/DVD

– Inprimagailu-kartutxoak (tinta eta tonerra)

– Mugikorrak, kargagailu eta bateriekin.

– Pilak.

– GEEH txikiak (zirrikituan sartzen diren tresna elektriko edo elektronikoen hondakinak, hala nola ordenagailu-saguak, erlojuak, kalkulagailuak).

– Kontsumo txikiko bonbillak. Harizpikoak edukiontzi arruntean utzi behar dira.

Laudioko ekoguneen kokapena

– Laudio: Lamuza plaza, Untzueta plaza, Ugarte plaza, Areta 37, Arantzar kalea, Zumalakarregi 59, Geltoki plaza.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.