Aiaraldeak LGTBI+ komunitateko pertsonak bilatzen ditu, era kolektiboan irratiko podcast bat eraikitzeko

Helburua Aiarako Koadrilako herrietako sexu- eta genero-aniztasuna erakustea da

 

Abenduaren 14an eta 16an, 18:30etik 20:30era, Kultur Etxean, Lorena Rejok eta Itziar Nanclares de Ganboak emango diote aurrez-aurreko hasiera podcastari. Hainbat gai aztertuko dituzte eta euren sormena aske utziko dute guztien artean irratsaio bat eraikitzeko. Parte hartu nahi dutenek aurrez aurreko saioetara joan daitezke edo audio bat bidali WhatsApp edo Telegram bidez 649 535 213 zenbakira. Ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako ezagutzarik izatea, partekatzeko gogoa baino ez da behar!

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.