APILLek “Ordubeteko doako aparkalekua” kanpaina eta “Patata Tortilla Pintxoaren” Ibilbide klasikoa abiarazi du, tokiko kontsumoa sustatzeko 

Apillek, Laudioko merkatarien, ostalarien eta zerbitzuen elkartea, herriko kontsumoa sustatu nahi du, merkataritzara hurbiltzen diren pertsona guztiei erdigunean bertan aparkatzeko aukera erraztuz. Hori horrela, abenduaren 31ra arte, kolektiboak aparkaldiko lehen ordubetea oparituko die Aldaiko aparkalekura hurbildu eta bertako saltokietan erosten duten bezeroei. Parte hartu nahi duten saltokiek doan eman dezakete izena azaroaren 18a baino lehen.  Ekimena Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du.

Bestalde, ohiko Gilda Ibilbidea arrakastaz amaitu ondoren, APILLek, Laudioko Udalaren babesarekin, “Patata Tortilla Pintxoaren” ibilbide klasikoa abiarazi du berriro azaroaren bigarren hamabostaldirako. Lehiaketako sariak eskuratzeko, patata tortillaren Ibilbide-orria (parte hartzen duten establezimenduetan dago eskuragarri) bete beharko da, azaroaren 15etik 28ra bitartean, eta 4 establezimendu desberdinetan zigilatu beharko da, bat gutxienez periferiako lokal batean. Orria APILLen atari barruko postontzian edo Udaletxean dagoen hautestontzian utzi beharko da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.