Autonomoen jubilazio araudi berriari buruzko hitzaldia

Tokiko Garapen Agentziak ostalaritza eta merkataritzako autonomoentzako zein pertsona ekintzaileentzako jubilazio araudi berriaren inguruko hitzaldia antolatu du. Zenbat interesatzen zaizu kotizatzea? Noiz hartu erretiroa? Galdera horiei eta gehiagori erantzungo diote Erabilera Anitzeko aretoan ekainaren 24ean eta 25ean 14:30etik 16:30era egingo diren saioetan. Izen ematea derrigorrezkoa da, eta Garapen Agentzian (944 034 980 telefonoan zein garapenagentzia@laudio.eus helbidean) eta APILLen edo Merkataritza Bulego Teknikoan apunta liteke (94 672 28 01 telefonoan edo apill@laudiocomercial.com helbidean).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.