Edateko uraren udal zerbitzua emateagatiko tasa

Laudioko Udalak onartu du aurtengo hirugarren hirulekoan edateko uraren udal zerbitzua emateagatiko tasaren kontribuzioari dagokion errolda. Ordaintzeko epea, borondatezko aldian, 2022ko urtarrilaren 17ra arte luzatuko da, biak barne. Helbideratuta dauden errezibuak 2021eko azaroaren 22 egunean kobratuko dira. Tasa horren ordainketa helbideratuta ez dutenek, Kutxabankeko, Laboral Kutxako eta Nafarroako Caja Ruraleko bulegoetan ordaindu ahal izango dute, ohiko …

Gehiago/Más

Zergak eta tasak

Laudioko Udalak jakinarazi nahi du Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) eta Ekonomia-Jardueraren gaineko Zergaren bilketa boluntariorako epea abenduaren 15era arte luzatuko dela, berau barne. Helbideratutako agirien kobrantza, bi kasuetan, azaroaren 15ean egingo da. Zerga horiek helbideratu ez dituzten pertsonek ordainketa Kutxabank, Laboral Kutxa edo Caja Ruralen egin beharko dute, etxean jasoko duten agiri bakarra aurkeztuta. …

Gehiago/Más

Laudioko Udalak belar-sastrakak kentzeko lanak egin ditu, landaketa gazteen garapena errazteko eta sutearriskua murrizteko

Laudioko Udalak, aurreko urteetan bezala, belar-sastrakak kentzeko lanak egin ditu, landaketa gazteen garapena errazteko eta 86,88 ha-ko baso-eremu publikoan sutearriskua murrizteko. Lan horiek Europar Batasuneko Feader Funtsen laguntza izan dute, Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak kudeatutako diru-laguntzen bidez, 22195,20 euroko zenbatekoarekin 2021erako.  

Zabalik 2022rako larreak eskatzeko epea

Laudio Udalak interesa duten aberedunei jakinarazten die zabalik dagoela 2022 urtean larreetan abereak sartzeko eskaerak aurkezteko epea. Inskripzioak urriaren 31ra arte egingo dira, Laudioko Udaletxeko Hiri eta landa garapena, Zerbitzuak eta auzoak arloan, Herriko Plazako 3. solairuan, astelehen eta asteazkenetan, 9:00-14:00 ordutegi barruan. Aurkeztu behar den dokumentazioa hauxe da: aldez aurretik lehenago eman ez bada, ustiapen txartelaren kopia, ustiapen horri …

Gehiago/Más

Laudiok Herriko eta Aldai plazetako merkatuetako salmenta-postuen oinarri berriak zehaztu ditu

Laudioko Udalak tradizio diren ostegunetako merkatuen salmenta-postuak, Herriko eta Aldai plazetan kokatzen direnak alegia, arautuko dituzten oinarriak zehaztu ditu.  Administrazioak idatzitako dokumentuak jarduera arautuko du 2022tik 2026ra arte, biak barne. Hala, elikadura-postuen, tokiko nekazari eta ekoizleen postuen eta ekipamendu pertsonal eta etxeko postuen baldintzak jasotzen dira. Horrez gain, Ander Añibarroren taldeak “Laudioko Hurbileko Merkatua” jarduera …

Gehiago/Más

Adierazpen instituzionala: TUBACEX – VALVOSPAIN

Azken bi asteetan 249 kaleratze iragarri dituzte Aiaraldeko bi enpresek. 2021eko otsailaren 4an, Valvospaingo zuzendaritzak 79 langile kaleratuko zituela jakinarazi zuen, eta enpresa erabat itxiko zuela iragarri zuen, hartzekodunen konkurtso batean egon ostean. Tubacexeko zuzendaritzak otsailaren 8an jakinarazi zion enpresa batzordeari Laudioko eta Amurrioko plantillako 150 langile kaleratzeko asmoa zuela. Bi iragarkiak, eskualdean beste negozio …

Gehiago/Más

Ekonomia Jardueren gaineko zerga ordaintzeko epea irekita dago

Arabako Foru Aldundiak 2020ko Laudioko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren zerrenda onartu du. Zergen ordainketa epea, borondatezko aldian, 2020ko urriaren 16tik abenduaren 16ra arte izango da, biak barne. Helbideratuta dauden erreziboak 2020ko azaroaren 16an kobratuko dira. Tasa horren ordainketa helbideratuta ez duten pertsonentzat, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural de Navarrako sukurtsalen bidez egingo da diru-bilketa, …

Gehiago/Más

Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea irekita dago

Arabako Foru Aldundiak 2020ko Laudioko landalur eta hirilur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren errolda onartu du. Zergen ordainketa epea, borondatezko aldian, 2020ko urriaren 16tik abenduaren 16ra arte izango da, biak barne. Helbideratuta dauden erreziboak 2020ko azaroaren 16an kobratuko dira. Tasa horren ordainketa helbideratuta ez duten pertsonentzat, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural de Navarrako sukurtsalen bidez …

Gehiago/Más

Edateko uraren udal zerbitzua emateagatiko tasa, 2020ko 3. hiruhilekoa, borondatez ordaintzeko epea ireki da

Ordainketa epea, borondatezko aldian, bi hilabetekoa da; 2020ko urriaren 15ean hasi zen eta 2020ko abenduaren 15ean amaituko da, biak barne Udal Kudeaketa Arloko Ekonomia eta Zerga Kudeaketako Zerbitzuak edateko uraren zerbitzua emateagatiko tasari buruzko errolda kontributiboa egin du, 2020ko 3. hiruhileko ekitaldiari dagokiona. Horretarako, borondatezko aldian dirua biltzeko epea bi hilabetekoa izango da, 2020ko urriaren …

Gehiago/Más

Laudioko Udalak erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia egin du hurrengo egunetan

Orain arte eskatutako ekitaldi guztiak, edo espazio publikoan egiteko eska daitezkeenak, ukatu egingo dira 2020ko sanrokeak egingo liratekeen egunetan Gaur egun bizi dugun osasun-egoera dela eta, eta azken egunetan Laudioko udalerrian bertan eta Aiaraldean oro har COVID-19k kutsatutako pertsonen datuek gora egin dutela ikusita, Laudioko Udalak berriro eskatu die, gaur goizean bertan argitaratu eta sinatutako …

Gehiago/Más

Laudio Udaleko adierazpen instituzionala

Laudio Udalaren Bozeramaleen Batzordeak, 2020ko uztailaren 28an, honako adierazpen instituzional hau idatzi du aho batez. Bertan, enplegua suntsitzeagatik kezkatuta dagoela adierazi nahi du, eta Tubacex enpresa estrategiko baten jarduera galtzea deitoratu nahi du, eskualde osoko industria-garapenean funtsezko eragilea baita. Era berean, babesa eta elkartasuna adierazten die Tubacexek Laudion eta Amurrion dituen lantegietako langileei eta eragindako …

Gehiago/Más

Bandoa: 2019ko estolden eta zaborren tasa

Laudioko Udalak 2019ko zaborrak biltzeko eta ezabatzeko zerbitzuaren prestazio-tasari buruzko kontribuzio-errolda onartu du, bai eta estolderia-zerbitzuari buruzkoa ere. Tasa hauek ordaintzeko epea, borondatezko aldian, 2020ko abuztuaren 14tik 2020ko urriaren 14ra arte, biak barne, izango da. Helbideratuta dauden errezibuak 2020ko irailaren 14an kobratuko dira. Helbideratuta ez dutenek Kutxabanken, Laborak Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxako sukurtsaletan ordaindu …

Gehiago/Más

Deialdia: bake-epaile titularra eta ordezkoa

2020ko ekainaren 19a, ostirala. Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko martxoaren 13an eginiko ohiko bileran erabaki zituen Laudioko bake epaile titularra eta ordezkoaren hornidurarako hautatze prozedurako oinarriak. Parte hartzeko eskaerak aurkeztu beharko dira Udaleko erregistro orokorrean, 20 egun naturaleko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita, 9:30 -13:00 ordutegian, oinarrietan eskatutako dokumentazioa eskaerari erantsita (oinarriak …

Gehiago/Más

Bandoa: zaborrak bildu eta ezabatzeko zerbitzua prestatze-tasa

2020ko ekainaren 1a, astelehena. 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioak dituzten administrazio- eta zerga-epeen etendura amaitu ondoren, 2018ko ekitaldiari dagokion zaborrak bildu eta ezabatzeko zerbitzua prestatze-tasa ordaindu ez duten zergadunek, 2020/04/06ra arte ordaindu ahal izango behar zutenez, orain 2020/06/30ra arte daukate denbora ordaintzeko, beren etxean jaso zuten ordainketa-gutunarekin, Udalarekin lankidetzan diharduten erakundeetan (Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caja …

Gehiago/Más

Bandoa: estolda zerbitzua prestatzeagatiko tasa

2020ko ekainaren 1a, astelehena. 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioak dituzten administrazio- eta zerga-epeen etendura amaitu ondoren, 2018ko ekitaldiari dagokion estolda zerbitzua prestatzeagatiko tasa ordaindu ez duten zergadunek 2020/04/06ra arte ordaindu ahal izan behar zena, orain 2020/06/30ra arte daukate denbora ordaintzeko, beren etxean jaso zuten ordainketa-gutunarekin, Udalarekin lankidetzan diharduten erakundeetan (Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural de Navarra). …

Gehiago/Más

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko udal Zerga

2020ko ekainaren 1a, astelehena. Laudioko Udalak kobratuko du Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko udal zerga. Ordainketa epea, borondatezko aldian, 2020ko ekainaren 24 egunetik 2020ko abuztuaren 24 egunera arte, biak barne, izango da. Helbideratuta dauden erreziboak 2020ko uztailaren 24 egunean kobratuko dira. Helbideratu ez dituztenek Kutxabank, Laboral Kutxako edota Nafarroako Caja Rural bulegoetan ordaindu beharko dituzte, haien ordutegian. …

Gehiago/Más

Udalerriko kanposatuan prestatutako zerbitzuengatiko tasa

2020ko ekainaren 1a, astelehena. Laudioko Udalak kobratuko du kanposantuko zerbitzuen tasa. Ordainketa epea, borondatezko aldian, 2020ko ekainaren 24 egunetik 2020ko abuztuaren 24 egunera arte, biak barne, izango da. Helbideratuta dauden erreziboak 2020ko uztailaren 24 egunean kobratuko dira. Helbideratu ez dituztenek Kutxabank, Laboral Kutxako edota Nafarroako Caja Rural bulegoetan ordaindu beharko dituzte, haien ordutegian. Zerga-bilketarako borondatezko epea amaituta, …

Gehiago/Más

Laudioko Udala adierazpen instituzionala. 2002/04/16

2020ko apirilaren 16an Laudio Udalaren Bozeramaleen Batzordeak aho batez ERABAKI DU: LEHENA. Laudio Udalak salatu egiten du gure auzokide Aurelioren heriotza Arrigorriagako Talleres Berasategi enpresan gertatutako lan-istripu tragikoan. BIGARRENA. Laudio Udalak doluminak helarazi nahi dizkio gure auzokidearen familiari, adiskideei nahiz lankideei. HIRUGARRENA. Laudio Udalak bat egiten du istripu hilgarri hau salatzeko ekimenekin, baita familiari elkartasuna …

Gehiago/Más