Laudiok “Bizitzaren bideak” antzezlana hartuko du, emakume migratzaileak eta errefuxiatuak ahalduntzeko lana

Laudioko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, azaroaren 21erako, ahalduntzearen ikuspegitik landutako antzezlan berezia programatu du: “Bizitzaren bideak”. Emakume migratzaileak eta errefuxiatuak protagonista dituen ikuskizuna Kuluxka Antzerkiak zuzendu du, eta Lamuza parkeko Kasinoan egingo da, 18:00etan. Antzezlan horren bidez, jaioterritik irten eta Euskadira iritsi zirenetik hiru emakume migratzailek eta errefuxiatuk bizi izan dituzten gorabeherak ezagutuko dituzte herritarrek. …

Gehiago/Más

URAk Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko lanen lizitazioa hasi du

Helburua da San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean duen hustubide-ahalmena handitzea; hartara, ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzeko   URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, Laudioko San Juan errekan uholdeei aurre egiteko lanen proiektuaren lizitazioa hasi du; Zumalakarregi eta Goikoplaza artean dagoen 150 metroko tarterako, hain zuzen ere. Azaldutako proiektuaren …

Gehiago/Más

Minbiziaren aurkako Euskadiko II. Kongresua paziente eta senideentzat

Azaroaren   27an,  larunbata,  9:30etan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Minbiziaren Aurkako hiru euskal elkarteek bigarren kongresua antolatuko dute, 2018an Donostiako Kursaalean lehen edizioa egin ondoren. Biltzarra doakoa izango da bertaratzeko interesa duen edonorentzat, eta Euskadiko elkarteen elkargunea izango da. Elkarte horiek, era batera edo bestera, minbizidun gaixoen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dute, eta …

Gehiago/Más

Udalak Ermualderen Jardunaldi Historikoen balorazio positiboa egin du

Udal gobernu taldeak oso balorazio positiboa egin du 2021eko Ermualdeko Historia Jardunaldiei buruz, urriko larunbatetan eta Ermuko Andra Mariaren santutegian garatuak. Ia 400 izan dira parte hartu duten pertsonak, ez soilik gure udalerritik hurbilduak, euskal geografiako hainbat tokitatik baizik. Era berean, eskerrak eman nahi izan zaizkie hizlariei, antolatzaileei eta, jakina, parte-hartzaileei.

Laudiok udako “Aizia Bizia Laudio” eta “Laudioko Izarrak” lehiaketen sariak banatu ditu

Laudioko Udalak udako “Aisia Bizia Laudio” eta “Laudioko Izarrak” lehiaketetako sariak eman ditu dagoeneko. “Aisia Bizia Laudio” izeneko argazki lehiaketaren irabazlea Beatriz Gines izan da, eta 250 euroko saria eraman du. 200 euroko saria duen bigarren postua Iratxe Let laudioarrarentzat izan da, eta hirugarren bi sariak, bakoitza 50 eurokoa, Julen Andarentzat eta Andere Arriaga Santamariarentzat izan dira. Ikus-entzunezko “Laudioko …

Gehiago/Más

Laudiok tokiko ekonomiak suspertzea helburu duen “Berrikusi” proiektu pilotua estreinatuko du

Laudioko Udala izango da Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen “Berrikusi” ekimena bultzatzen lehena. Apill-en, Laudioko Industrialde Txikien Elkartearen, laguntza ere izango du. Proiektuaren helburua tokiko ekonomiak suspertzea da, jarduera guztiak dinamizatuz eta eguneratuz, merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak, turismoa, aisialdia, kultura edo kirola, besteak beste. Baina, beste ezer baino lehen, pertsonak bizi diren lekuarekin berriz konektatzeko modu …

Gehiago/Más

Badator Txakoli-Bizi, Aiaraldeko enoturismoaren hilabetea

Txakolinaren Ibilbideak Txakolin-bizi jarri du martxan, Aiaraldeko enoturismoaren hilabetea. Ibilbideak, Aiarako Kuadrillarekin batera,  abian jarri du ekimen hau  Aiaraldea eta eskualdeko produktuak sustatzeko, azaroan zehar egingo diren jardueren bidez. Aiarako Kuadrillak hainbat esperientzia enogastronomikoz gozatzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Luis Angel Plágaro eta Zigor Iturrietaren eskutik bi showcooking programatu dira Amurrion eta Laudion, hurrenez hurren. …

Gehiago/Más

Ainhoa Sagasti, Dekot eta Full Cab, Rockeinen bederatzigarren edizioaren kategoria nagusiko finalistak

Finala azaroaren 27an, larunbatez, izango da Basauriko Social Antzokian. Publikoa zutik egongo da eta doako sarrera izango da, gonbidapenarekin Ainhoa Sagasti, 19 urteko gazte getxoztarra; Maruri-Jatabeko Dekot taldea; eta Bilbon errotuta dagoen Full Cab rock laukotea izango dira Rockeinen bederatzigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak. Finalean joko duten beste hiru artistak Julen Burgos, Laudioko …

Gehiago/Más

Zergak eta tasak

Laudioko Udalak jakinarazi nahi du Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) eta Ekonomia-Jardueraren gaineko Zergaren bilketa boluntariorako epea abenduaren 15era arte luzatuko dela, berau barne. Helbideratutako agirien kobrantza, bi kasuetan, azaroaren 15ean egingo da. Zerga horiek helbideratu ez dituzten pertsonek ordainketa Kutxabank, Laboral Kutxa edo Caja Ruralen egin beharko dute, etxean jasoko duten agiri bakarra aurkeztuta. …

Gehiago/Más

Laudioko Udalak belar-sastrakak kentzeko lanak egin ditu, landaketa gazteen garapena errazteko eta sutearriskua murrizteko

Laudioko Udalak, aurreko urteetan bezala, belar-sastrakak kentzeko lanak egin ditu, landaketa gazteen garapena errazteko eta 86,88 ha-ko baso-eremu publikoan sutearriskua murrizteko. Lan horiek Europar Batasuneko Feader Funtsen laguntza izan dute, Arabako Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak kudeatutako diru-laguntzen bidez, 22195,20 euroko zenbatekoarekin 2021erako.  

Laudio urdinez jantzi da eta bere elkartasuna adierazi du Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta

Urriaren 26a Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta, Hartutako Kalte Zerebralaren Arabako elkarteak (ATECE) abian jarri du berriro Arabako eraikin guztiak argi urdinez tindatzeko ekimena. Aurreko urteetan bezala, 2021 honetan ere Laudiok kausarekin bat egingo du eta udaletxearen fatxada urdin kolorez argiztatuko du, patologia hori (HKZ-DCA) jasaten eta jasan duten pertsonen kolektiboari babesa eta elkartasuna adierazteko. Urriaren 26tik 27rako …

Gehiago/Más

Lamuza parketik Lamuza kaleko 17 eta 19 zenbakietara doan arrapala irisgarria eraikitzeko lanak hasi dira

Laudioko Udalak esleitu ditu dagoeneko Lamuza parketik Lamuza kaleko 17 eta 19 zenbakietara, dagoen eskailera gaindituz doan arrapala irisgarria eraikitzeko lanak. Proiektuaren lehen fase honetan, irisgarritasuna hobetu nahi da parketik Granjabidea Kaleko errepide-tartera, Lamuza kaleko 17. eta 19. zenbakietako etxebizitza-blokeen parean. Arrapalak eskubanda bikoitza izango du bi alboetan, eta zoladura ez labaingarria –hormigoi garbiarekin amaituko …

Gehiago/Más

Gaurko Auzo Batzarra Kultura Etxean izango da

Gaurko auzo foroa LEKUALDATU da! 📆 Urriak 20 ⏰ 18:30 📍 Auzoa: LARRAZABAL-LANDALUZE 📌 Kultura Etxean Edukiera mugatuta dagoenez, aldez aurretik izena eman beharko da, m.meneses@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944034808 telefonora deituz.

Ticket Bai-ri buruzko zabalkunde jardunaldia

Helburua: Aiarako haraneko ETEetan TICKET BAI ezartzeari buruzko alderdi arauemaile eta operatiboak zabaltzea Data: 2021eko Urriaren 20a Ordua: 16:00-18:30 Lekua: Laudioalde Lanbide Eskolako Areto Nagusia (Karmengo Amaren kalea, 17, 01400 Laudio) Edukiera mugatua: Izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko da bertaratzea, aretoaren edukiera baimendua agortu arte. Programa: Erakundeen irekiera: Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren ordezkaria. Laudioko Udalaren …

Gehiago/Más

Laudioko Udalak topaketa antolatu du herritarrekin eta interes-taldeekin, udalerriko mugikortasuna eraldatzeko proposamen nagusiak kontrastatzeko  

Topaketa parte-hartzailea urriaren 28an egingo da Kultura Etxean, eta herritar guztientzat egongo da zabalik   Datorren urriaren 28an, 18:00etatik aurrera, Laudioko Kultura Etxeko Arraño Aretoan, jardunaldi parte-hartzailea egingo da. Bertan, laudioarrek udalerriko mugikortasuna eraldatzeko proposamen nagusiak ezagutzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko aukera izango dute, Laudioko Mugikortasun Jasangarriko Planaren (MJP-PMUS) partaidetza-prozesuaren barruan. Topaketa udalerriko herritar guztiei irekita dago, …

Gehiago/Más

Lamuzako udal kiroldegiko erabilera anitzeko kantxak badu zoladura berria

Lamuzako udal kiroldegiak badu kirol zoladura berria erabilera anitzeko kantxan. Aurretik zegoen lurzoruaren ordez, pago egurrezko oholtza trinkoa jarri da, eta altxatu diren 450 metro karratuak Latiorro HLHIko gimnasioetako batean berrerabili dira, ingurumen-estandarretan hondakin gutxiago sortzeko ezarritako berrerabiltze-politikari jarraituz. Hala ere, kirol-espazioaren kanpoaldeko hiru hormak (guztiak harmailetakoa izan ezik) estaltzen zituen frisoaren birgaitze prozesuan, egurraren euskarria zen arrastelu-egituran karkoma aurkitu …

Gehiago/Más

Laudiok bat egin du aurten ere “Birzikla ezazu beira emakumeen alde” kanpainarekin

Ecovidriok, beirazko ontzien hondakinen birziklapenaren kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeak, bigarren urtez jarraian Laudiora iritsiko den “Birzikla ezazu beira emakumeen alde” kanpaina jarri du berriro ere abian. Ekimen horren helburua herritarrak beirazko ontziak birziklatzera mugitzea da, ingurumena zaintzeko, eta baita kausa solidario batekin elkarlanean aritzeko ere: bularreko minbiziaren prebentzioarekin. Urriaren 31ra arte bi iglu …

Gehiago/Más