Lamuza parketik Lamuza kaleko 17 eta 19 zenbakietara doan arrapala irisgarria eraikitzeko lanak hasi dira

Laudioko Udalak esleitu ditu dagoeneko Lamuza parketik Lamuza kaleko 17 eta 19 zenbakietara, dagoen eskailera gaindituz doan arrapala irisgarria eraikitzeko lanak. Proiektuaren lehen fase honetan, irisgarritasuna hobetu nahi da parketik Granjabidea Kaleko errepide-tartera, Lamuza kaleko 17. eta 19. zenbakietako etxebizitza-blokeen parean. Arrapalak eskubanda bikoitza izango du bi alboetan, eta zoladura ez labaingarria –hormigoi garbiarekin amaituko …

Gehiago/Más

Gaurko Auzo Batzarra Kultura Etxean izango da

Gaurko auzo foroa LEKUALDATU da! 📆 Urriak 20 ⏰ 18:30 📍 Auzoa: LARRAZABAL-LANDALUZE 📌 Kultura Etxean Edukiera mugatuta dagoenez, aldez aurretik izena eman beharko da, m.meneses@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944034808 telefonora deituz.

Laudioko Udalak topaketa antolatu du herritarrekin eta interes-taldeekin, udalerriko mugikortasuna eraldatzeko proposamen nagusiak kontrastatzeko  

Topaketa parte-hartzailea urriaren 28an egingo da Kultura Etxean, eta herritar guztientzat egongo da zabalik   Datorren urriaren 28an, 18:00etatik aurrera, Laudioko Kultura Etxeko Arraño Aretoan, jardunaldi parte-hartzailea egingo da. Bertan, laudioarrek udalerriko mugikortasuna eraldatzeko proposamen nagusiak ezagutzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko aukera izango dute, Laudioko Mugikortasun Jasangarriko Planaren (MJP-PMUS) partaidetza-prozesuaren barruan. Topaketa udalerriko herritar guztiei irekita dago, …

Gehiago/Más

Laudiok pumptrack pistako lanak esleitu ditu

Laudioko Udalak herriko parkeak eta jolas- eta kirol-ekipamenduak hobetzeko eta osatzeko ahaleginak egiten jarraitzen du. Izan ere, datozen asteetan, erakundeak pumptrack eta skate park parke bana gehituko die udal-ekipamenduei. Gurpil gaineko kirol eta jardueretarako zirkuitu itxia izango da, bizikletentzat, patinentzat, gurpil-aulkientzat, skateentzat eta abarrentzat. Pistak 128.260,00 euroko aurrekontua du (BEZa barne), eta Latiorro kalearen eta …

Gehiago/Más

Laudiok irisgarritasuna hobetzeko bidean jarraitzen du

Laudiok irisgarritasuna hobetzeko bidean jarraitzen du Laudioko Zumalakarregi kalean dagoen autobus-geltokiak zoladura podotaktil berria du. Udalbrigadak burutu ditu lanak, eta ikusmen-urritasuna duten pertsonak bide zuzenetik gidatzea du helburu. “Zoladura hau egiten den lehen geralekua da. Gobernu talde honen asmoa da gainerako geltokietan ere zoladura mota hori ipintzea pixkanaka”, aurreratu du Joseba Amondok, Obra eta Zerbitzuetako …

Gehiago/Más

Argi berdea Antzokia eraikitzeko proiektuari

Laudioko Udalak herriko proiektu estrategiko garrantzitsuenetako bati, Antzokiari, argi berdea piztu dio. Proiektua duela bi hamarkada jarri zen lehen aldiz mahai gainean, 5,2 milioi euroko aurrekontua du, eta erabilera kulturalak, sozialak, bilerak, hitzaldiak eta abar hartzeko gaitasuna duen erabilera anitzeko gela bat barne hartuko duen azpiegitura bat eraikitzea aurreikusten du, baita beste espazio osagarri batzuk …

Gehiago/Más

Landaluze kaleko saneamendu-kolektorea berritzeko lanak amaitu dira

Landaluze kaleko saneamendu-kolektorea berritzeko lanen lehen fasea amaitu da. Lanak maiatzaren 13an hasi ziren eta aurreikusitakoa baino hilabete lehenago amaitu ziren, abuztuaren 13an hain zuzen ere. Lanen enpresa esleipenduna Excavaciones Basauri S.L. izan da eta 162.506,11 euroko aurrekontua izan du. Obra horren ondorioz, ur beltzen kolektorearen 190 metroko zati bat guztiz berritu da, Landaluze kaleari …

Gehiago/Más

Laudiok auzo-batzarrak berreskuratuko ditu

Auzo foroak urriaren 19an hasiko dira eta azaroaren 3ra arte iraungo dute. Saioak 18:30ean hasiko dira Legegintzaldiaren hasieran, gobernu-taldeak, Ander Añibarro buru duena, auzoetako zinegotzien figura sortu zuen, biztanlegune bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta ahalik eta modu eraginkor eta produktiboenean erantzuten saiatzeko. Figura horrek garrantzi berezia hartzen du urtero antolatzen diren auzo-batzarretan; izan ere, 2020an bertan …

Gehiago/Más

Udalak 442.000 euroko balioa duten auzo-proposamenak sartu ditu 2022ko aurrekontu-proiektuan

Aurrekontuetan parte hartzeko prozesua amaitu da, eta proposatutako proiektuen bideragarritasuna aztertu ostean, 2022ko Aurrekontu Proiektuan bideragarritzat jo diren proposamen guztiak sartzea erabaki da. Aurreikusitako epean, herritarren 23 proposamen jaso dira. Horien bideragarritasuna ziurtatzeko, guztiak aztertu dira teknikoki nahiz ekonomikoki. Azterketa horren ondoren, Ander Añibarro buru duen Udalak konpromisoa hartu du honako proiektu hauek bilduko dituen …

Gehiago/Más

Gaur hasiko dira tren geltokia berritzeko gaueko lanak

Laudioko Udalak jakinarazi duenez, herriko tren geltokia (jabea Adif da) berritzeko gaueko lanak gaur, abuztuak 30, hasiko dira. Lanak egiteko ordutegia 00:00etatik 05:00etara luzatuko dela aurreikusi da, mantentze-lanetarako tartearekin bat etorriz. Udala pozik agertu da lanak dagoeneko hasiko direlako, eta aldez aurretik barkamena eskatu du, lanek sor ditzaketen eragozpen eta zaratengatik. Ahalik eta txikienak izatea …

Gehiago/Más

Udala Bidezarretako euste-horma konpontzen ari da

Laudioko Udala Bidezarretako euste-horma berreraikitzen eta sendotzen ari da, zehazki, Iza Ascensores S.L. enpresaren instalazioen parean. Hormigoizko horma, Nerbioi ibaia bideratzeko dagoen harri-lubetaren gailur gisa erabiltzen dena, lekuz aldatu zen, eta gainazala (espaloia) eta beheko geruzak partzialki hondoratu ziren. Arazoaren zergatia aztertzeko, uztailean egitura ikuskatu zuten, mugimendua kontrolatzeko lekukoak jarri ziren eta hormaren eta zoladuraren …

Gehiago/Más

Laudioko Udalak irailaren 5era arte luzatuko du aurrekontu parte-hartzaileen proposamenak aurkezteko epea

Laudioko Udalak irailaren 5era arte luzatuko du aurrekontu parte-hartzaileen proposamenak aurkezteko epea. Iaz, Ander Añibarroren gidaritzapean, gobernu taldeak aurrekontuetan parte hartzeko prozesua jarri zuen martxan Laudion lehen aldiz, laudioarrek euren ideiak eman eta etorkizuneko Laudio zehazteko aukera izan zezaten. Bada, udal gobernua 2022ko kontuak idazten ari da, eta beste behin ere herritarren iritzia jaso nahi …

Gehiago/Más

Laudiok beste urrats bat egin du administrazio eraginkorrago baterantz, aldez aurretik jakinarazitako obren ordenantza berria indarrean jartzearekin batera

Azaroaren 13an sartu da indarrean Aldez aurretik jakinarazi beharreko obren ordenantza. Ordenantza berria gero eta administrazio arinagoa, eraginkorragoa eta efizienteagoa lortzeko beste urrats bat da, eta, aldi berean, Laudioako herritarrengandik gertuago egongo da. Hirigintzan eragin txikia edo ingurumenean eragin txikia izateagatik eta garrantzi tekniko txikia izateagatik proiektu teknikorik aurkeztu behar ez duten hainbat obratarako izapideak …

Gehiago/Más

Udalak mugikortasun ohiturei buruzko etxez-etxeko inkesta bat abian jarri du

Laudioko Udalak inkesta bat egingo du udalerrian bizi diren pertsonen mugikortasun ohiturak ezagutzeko. Galdetegia posta bidez bidaltzen hasi dira dagoeneko, ausaz hautatutako hainbat etxetara Ekimen hau Laudioko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko prozesuaren baitan dago, eta laudioarrek eguneroko joan-etorriak egiteko dituzten ohiturei buruzko informazio zehatza biltzea du helburu; hain zuzen ere, inkestan eskatzen diren datuek …

Gehiago/Más

Udalak 9 hiri-finka enkantean jarri ditu Latiorron

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 9an, hartutako erabakiaren bidez prozedura irekiaren bidez esleituko da enkantearen forma Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 9an, Latiorron (Laudioko Udalaren jabetzakoak), kokatutako 9 hiri-finka besterentzea onartu zuen, prozedura ireki baten bidez, enkante gisa. Halaber, besterentzea arautuko duten baldintza-agiriak onartu dira. Hona hemen funtsezko edukia: Enkantearen xedea Eranskinean zerrendatutako ondasun higiezinak …

Gehiago/Más

Parte hartu Animaliak babesteko eta edukitzeko aurautzen duen ordenantzan

Herritarren eskura jartzen da Animaliak babesteko eta edukitzeko aurautzen duen ordenantza alegazioak, erreklamazioak, iradokizunak eta ekarpenak aurkezteko, udalaren webguneko “Parte hartu” atalaren bidez. Epea 2020ko urriaren 23an amaituko da. Ordenantza honen helburu nagusia animaliak babesteko, edukitzeko eta saltzeko arauak ezartzea da, animalien eta pertsonen arteko bizikidetza harmonizatuz, eta animaliek jaso behar dituzten gutxieneko arretak finkatzea …

Gehiago/Más

Parte hartu igogailuak etxebizitzeetan izateko baldintzak arautzen dituen udal ordenantzan

Bizitegi izaerako eraikinetan igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen udal Ordenantza Aldatzeko ordenantzaren hasierako onarpena (Alegazioak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 25era arte). Jakinarazten da Udal honen Osoko Bilkurak, 2020ko irailaren 28an egindako saioan, erabaki zuela Bizitegi-izaerako eraikinetan igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen udal-ordenantzaren 6.1 eta 12. artikuluen aldaketari hasierako onespena ematea. ALHAOn argitaratu zenetik, jendaurrean jarri …

Gehiago/Más

Udalak lanean jarraituko du ‘Laudio garbia’ lortzeko

Udal eraikinetako fatxadetan eta eraikin pribatuetan pintadak ugaritu eta konpontzeko proposamena onartu zuen Udalbatzak Azken urteotan, Laudion handitu eta ugaritu egin dira fatxadetako pintadak, bai udal-eraikin eta -espazioetakoak, bai titulartasun pribatukoak, udalerria eta haren espazio publikoak gutxietsi besterik egiten ez dituztenak. Guztiek gozatzeko diseinatutako lekuak. Gainera, kontuan hartu behar da pintada horiek kentzeak udal-kutxetarako kostu …

Gehiago/Más

Laudiok Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko prozesua abian jarri du

PMUSa ikuspegi tekniko batetik egingo da, mugikortasunean adituak diren langileen lanaren bidez, bai eta ikuspegi sozial batetik ere, eta diseinurako, laudioarren parte-hartzea eta ekarpena hartuko dira kontuan Hiri-mugikortasun osasungarriagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa bultzatzeko helburuarekin, Laudioko Udalak Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (PMUS) egitea ahalbidetuko duen prozesuaren hasiera iragarri berri du. Plan estrategiko horretan oinarrituko dira udalerriko …

Gehiago/Más